zeroazpitik

HASIERA / ZEROAZPITIK

Zeroazpitik 2013. urtean Bergaran sortutako ideia bat izatetik errealitate bihurtutako proiektu bat izatera pasatu da. Ideia hura lumadun berokien marka berri bat sortzea izan zen, kalitate eta prezioan oinarrituz gaitasun termiko bikain bat eskeiniko zuen beroki  marka berri bat egitea genuen helburu.

Urte batzuk pasatu ostean dagoeneko ibilbide bat egina daukagu eta  horretarako urte hauetan ezinbestekoa izan da zeroazpitiken lagun eta kolaboratzaileen laguntza, bai gure berokiak klima hotzetan testeatzen edo eta gure webgunerako artikuluak egiten, honen ondorioz zeroazpitik Euskal Herriko marka ezagun baten bihurtzen ari da.

Aurrerapauso honek proiektuarekin indarrez eta motibazioz jarraitzeko griña eta etorkizunera begira produktu berriak diseinatu eta kaleratzeko ilusioa ematen digu. Kalitatearen inguruan aurrera egitearen  asmoak 2017. urtean gure berokien lumatxaren kalitatea nabarmen hobetzera ekingo dio, etorkizunean Europako Ekonomi Erkidegoak lumaren inguruan ezartzen dituen baldintzak betetzen dituzten hornitzaileekin  egingo dugu lan, honek gure lumatxaren kalitateaz gain, lumaren jatorria, ingurugiroa, osasuna etab…bermatzen ditu.

Zeroazpitiken berokiaren azken prezioa bikoiztu edo hirukoiztuko duen tartekari gabeko  salmenta zuzenaren aldeko apustua egiten dugu.

20 urte baino gehiago daramagu Zeroazpitik-eko kide, kolaboratzaile eta lagunak munduko mendimultzo ezberdinetan eskalatzen,  beraz,  hotza zer den badakigu.

Negua iritsiko da  eta Zeroazpitiken erronka neguko hotzetik babestuko zaituen berokia  eskuragarri  egotea da.

Gure eskerrik beroenak Zeroazpitiken konfidantza  izan duzuen guztioi.

ESPLORATU

Zeroazpitiken naturan egotea atsegin dugu, eskalatzea, gure furgonekin hortik zehar ibili eta hurrengo egunean eguraldi onarekin esnatzea ….famili eta lagunekin sutondoan gozatzea. ….aukera dagoenenan kanpora irtetzea.

AMESTU

Zeroazpitiken egunerokotasuna eta bizitzan aurrera egitearen zailtasunak zer diren ondo ezagutzen ditugu, horixe da gure filosofiaren oinarria. Horrexegatik marka alternatibo bat izatea nahi dugu, ….zuretzako.

AURKITU

Abenturak, bidaiatzeak, mendiak, barnean daramagun hori baloratzen erakutsi digu, zuk zeuk badakizuna eta zaindu behar duzuna. Exploratu…, amestu,… aurkitu.

Zeroazpitik-en 20 urte baino gehiago daramagu munduko mendimultzo ezberdinetan eskalatzen eta hotza zer den badakigu….zaindu barnean daramazun hori.

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.