NOLA EROSI

HASIERA / NOLA EROSI

Nola erosi

 

Gure LUMA JKT  erostea nahi izanez gero, jarri zaitez gurekin kontaktuan helbide elektroniko hontatik edo web orrialdeko kontaktu formulariotik. Nahi duzun talla eta kolorea adierazi beharko dizkiguzu eta ahal bezain pronto gure stock-aren jakinean ipiniko zaitugu. Ondoren  baieztapena  itxarongo dugu bezeroaren helbide eta datuekin batera

DEITU ORAIN!!! Tlf. 638 87 22 55

Mail: zeroazpitik@zeroazpitik.com

Igortze eta entregatze epeak

 

Azaltzen ditugun epeak laneguenei dagokie eta aldaketak eduki ditzakete herrialde ezberdinen  jai egunen arabera.  Ordainketa banku transferentziaz eginez gero ere aldaketak egon daitezke.

Eskaera arratsaldeko laurak baino lehenago eginez gero , igortzea  egun berean burutzeko konpromezua hartzen du zeroazpitik-ek. Eskaera jai egun baten burutuz gero hurrengoko lehen lanegunean burutuko da igortzea. Garraioa MRW bitartez izango da.

Entregatze epea hurrengo eguneko arratsadeko zazpiak baino lehenago izango da.

Igortzea  DOHAIN  . Garraiolariari ordainduz gero %3aren komisioa gehituko diogu fakturari.

Ordainketa moduak

Banku transferentziaz: Modu hau aukeratuz gero, zure eskaeraren baieztapenarekin batera kontu korrontearen zenbakia bidaliko da. Eskaera baiezkotzat bankuaren transferentzia baieztapenarekin batera hartuko da.

Jasotzean ordaintzeko: Eskaera etxean jasotakoan garraiolariari ordainduko zaio. Ordainketa modu honek fakturaren %3 aren gehikaria dauka komisio gisa.

Itzultzeak 

 

Erositako produktua gustokoa ez izanez gero, jasotako egunetik hasita 30 egun daude produktua bueltatzeko. Itzultze guztietan Zeroazpitik-ek  itzulitako produktoaren egoera aztertuko du eta ez du ontzat hartuko produktua erabilita edo egoera desegokian baldin badago. Itzuleraren gastuak bezeroak hartuko ditu bere gain .

Produktua jaso eta aipaturiko kondizioak betetzen ba dira,  Zeroazpitik-ek itzulera onartu eta kontu korronte zenbakia eskatuko dio bezeroari dirua bueltatzeko. Diru sarrera  itzulera egunetik 10 egunetako epean burutuko da.

Itzultze baterako idatzi korreo hontara zeroazpitik@zeroazpitik.com  eta zer egin esango dizugu.