Izotz eskaladaren fanatikoentzat ezaguna den arren, askorentzat oraindik agian ezezaguna den ingurumen baten berri emango dizuegu publikazio honetan, Cogne. Aurtengo otsailean LUMA-ren lagun eta kolaboratzaile den Iñigo Mujika eta bere lagun Jordi Bosch- (Catalunya) bertan izan ditugu bertako izotzaz gozatzen eta gure » alternative light» berokia testatzen…….
Cogne, Grand Paradiso-ko parke nazionalean aurkitzen da, Aostatik 30 km ingurura. Bertan 2 bailara aurkituko ditugu Vallnontey eta Valeille, biak Cognetik 3-4 kilometrotara, 2 bailara hauen alde bakoitzean aurkituko ditugu izotz kaskadak. Aipamen berezi gisa, inguruko bailaretan baino izotz kondizio egokiagoak eskeintzen ditu ingurumen honek.
Valeille
Valmontey
Ondoko bailaran Valmontey herritik gertu hasten dira kaskadak. Hemen pixkat gehiago ibili beharra dago, bailara luzeagoa da ta 2 ordutara daude urrutien dauden kaskadak.
Bertan 1983-an zabaldu zituzten lenengo kaskadak. Cascata del Lauson III/3 100m eta il Sentiero del Troll IV/2 350m A Cambiolo etab.ek zabaldua G.C. Grassi handia ere lenengotarikoa izan zen 1985-ean Monday Money III/4 220m etab. bide zabalduz.
Urte batzuk geroago,1989-an Damilanorekin batera ondoan dagoen Repentance Super III/6 250m bide historikoa zabaldu zuten. Beste kaskada ikusgarri bat Di Fronte al Tradimento IV/5(M) da, goizean goizetik eguzkitan dagoena.
Cognetik kotxez ordubetera Valsavarenche eta beste bailara batzuk daude, nahi izanez gero eskalatu
eta eskiatzeko aukerak ere badaude, fondoko pista luze eta interesgarriekin. Eski Alpinorako Cogne herrian estazio txiki bat dago, kontuz bertako pista gorriekin, kriston aldapak dauzkate fokeatzen igotzeko latzak….bestela Aosta herrian estazio handixamar bat dago.
Erosketak egiteko Cognen badaude denda txikiak eta Aostan denetarik aurki dezakezu eta ura, edozein herritan dauden iturrietan. Autokarabanendako aparkaleku handi bat ere badago Cognen,bertan bateriak kargatu daitezke.
Beraz, badakizue, fanatikoenaren izotzetan eskalatzeko griñak baretzeko beste izotz kaskada ugari aurkituko du bertara hurbiltzen denak , aurten amuzturiko torloju, kranpoi eta pioletak berriz zorroztu eta hurrengo denboraldirako prest utzi.
Eskerrik asko Iñigo, moltes gracies Jordi.