Udarako zer egin asmatu ezinean bazabiltzate, hementxe luzatzen dizkizuegu aurtengo udarako eskalada proposamen batzuk,

Alpeek bere handitasunean neurriz apalagoak diren hainbat bat eskalada  eder eskeintzen dizkigu, “ plaissir” delako kategorian kokatuko genituzkeenak, hau da, kalitatezko haitza, konpromezu gutxi eta ekipamendu modernoa daukaten bideak. Ondorengo lerroetan , Alpeetako eremu ezberdinetako kategoria hortako bide batzuk proposatuko dizkizuegu,  zuek ere gozatu ditzazuen.

  1. Aiguille Dibona (Ecrins). Visite obligatoire  350m 6a+
  2. Aiguille de Sialouze  (Ecrins)  Ventre a terre 400m 6a.
  3. Tour Rouge ( Envers,  Chamonix) Le marchand du sable 300m 6a+
  4. 1º Pointe de Nantillons (Envers, Chamonix) Guy Anne L´insolite 400m 6a+
  5. Aiguille de Midi. (Chamonix) Rebuffat-Becket 200m 6a
  6. Grand Capuccin ( Chamonix) Voie des Suisses 350m 6b/A0
  7. El Dorado ( Grimmselpass, Suiza)  Motorhead 500m 6a+

Aiguille Dibona (Ecrins). Visite obligatoire  350m 6a+ (6a oblig)

Ecrins-eko mendimultzoan aurkitzen den orratz zorrotz hau aisi ezaguna da eskalatzaileen artean. Orratz hontako bide gehienak paraboltez ekipatuta aurkitzen dira, horien artean Visite obligatoire bidea, 6a inguruan eta guztiz ekipaturiko 11 luze, gehienbatean plakako eskalada gozagarri bat.

Aiguille Dibona

Aiguille Dibona

Berarde-ko bailara hartuko dugu abiapuntutzat. Bourg D`Oissans-etik 30 minutura. La Berardera iritsi baino lehenago, Les Etages herrixkan aparkatu eta Soreller aterpera igo beharko dugu, 1200m-ko desnibela, lasai joanda 3 bat ordu beharko ditugu  iristeko. Aterpea hormaren azpian aurkitzen da. Kontutan izan, orratz hau gero eta gorago estuagoa dela eta goian bide guztiak topo egiten dutela, jende pilaketak gertatzea posible da eta horrekin batera eskalada denbora luzatzea.

Bestalde La Berardeko bailarak 400m arteko granitoan ekipaturiko bide ugari eskeintzen dizkigu, eta Meije mendiaren hegoaldeko horma eskalatzeko abiapuntua ere ba da.
Bertan lo egiteko aparkaleku handi bat dago, Giden bulegoa, taberna ta dendatxo pare bat ere aurkituko ditugu La Berarden. Mendi jarduera ezberdin asko egiteko aukera eskeintzen duen eremua da.

Aiguille de Sialouze  (Ecrins)  Ventre a terre 400m 6a.

Ez da oso ezaguna orratz hau, baina bisita bat merezi duen horma ederra da. Kalitatezko granitoa Ecrins mendi multzoaren barrenetan. Aipatzen dugun bidea Visite Obligatoiren kalibre berberean kokatuko genuke nahiz eta urrunxeago eta altuago egon. Bide ekipatua, pasarte ederrak, inguru basatia, glaziarra…..zapore onarekin utziko zaituen bidea da «Ventre a terre», guztiz gomendatzen dugun horma. Kranpoiak eta pioleta beharrezkoak izango ditugu hormara hurbiltzeko. Jeisteko rapelez bide bertatik.
Nola iritsi: Sele aterpea, Ailefroidetik 3 ordura. Aterpetik ordu t`erdiko gerturaketa Sialouzeko orratzera.
Ailefroideko bailaran 400 m arteko bide ekipatu dexente aurkituko ditugu, onez gain, alpinismo ona egiteko aukera bikainak eskeintzen ditu Ecrins-etako eremu onek, besteak beste Barre des Ecrins-en Pilier Sud edo Pic Sans Nom-eko ipar horma.

 

Tour Rouge ( Envers,  Chamonix) Le marchand du sable 300m 6a+

Envers-eko aterpea inguratzen duten horma eta orratzek jolas eremu bikain bat osatzen dute eskalatzaileendako, aterpetik gertu hainbat bide eder aurkitu bait ditzazkegu. Envers paradisu bat da.” Le marchand du sable” dugu hoietako bide bat, bere graduan eskalatu beharrekoa eta diedro eta plaka bikainez osaturiko bidea. Diedro eta fisurak garbi aurkituko ditugu, plakak berriz paraboltekin. Jeitsiera rapelez bide berberetik. Kranpoiak edo pioleta beharrezko izango ditugu gerturatzeko .

Envers-eko aterpea, granitozko hainbat hormaz inguratuta…

Envers-eko aterpea, granitozko hainbat hormaz inguratuta…

 

Envers-eko aterpea, granitozko hainbat hormaz inguratuta…

Nola iritsi: Chamonix-en Montenvers-eko tren kremallera hartu, ondoren Mer de Glace glaziarrera jeitsi eta segi glaziarrean barrena, argi ibili glaziarrearen eskuinaldeko arroketan dagoen gezi bat ikusteko, gezi honek Envers aterperako bidea seinalatzen digu eta. Guztira 3 ordu.

«Le marchand du sable» bidearen erdialdean..

«Le marchand du sable» bidearen erdialdean..

 

1º Pointe de Nantillons (Envers, Chamonix) Guy Anne L´insolite 400m 6a+

 

Arnaud Petitek bere “ Les plus belles escalades de Europe” liburuko selekzioan bide hau gomendatzen du eta egia esan  bide  oso polita da. 2. eta 3. luzeak  dira politenak, fisura athletiko baten ondoren  beste fisura diagonal bat, anbiente monolitikoa eta autoprotekzioa. Luze hauek eta gero bidea lasaitu egiten da eta eskalada gozagarri baten bihurtzen da pasarte oso politekin. Jeitsiera rapelez bide berberetik.

Aiguille de Midi. (Chamonix) Rebuffat-Becket 200m 6a

 

Valle Blanch-en eskalatzea zentsuendako plazer hutsa da. Goimendian eskalatzearen sentsasioak biziki sentitzen bait dira. Valle Blancheko hormetan estetikak eta koloreek bat egiten dute.
Rebuffat-Bequet bidea Alpeetako superklasika bat dela esango genuke, harribitxi bat eta inguruan aurkitu dezakegunaren adierazgarri. Bide azkarra eta guztiz gomendagarria. Aipamen gisa bide hau eskalatzeak estrategia edo logistika pixkat eskatzen du, …….hori zuen kabu.
Jeisteko Contamine bidetik rapelez, edo bidea amaitutakoan telesferiko aldera . (botak, kranpoiak??)
Nola iritsi- Aiguille de Midi-ko teleferikoa hartu Chamonix-en eta tuneletan zehar jarraitu Ref de Cosmiques kartelak. Tunela utzi ta bapatean goi mendiko elur arista baten aurkituko gara, segi arista eta jeitsi Valle Blanche-ra, jeitsi bezain pronto horma gure eskuinaldean ikusiko dugu. 30minutu.