eskalada bideak

Mellano-Perego-Cavallieri

Italiako Gran Paradiso mendimultzoan Pontese izeneko aterpearen inguruan badira granitozko hainbat horma eta gailur zorrotz, hauen artean Becco de Valsoera da ezagunena eta bere mendebal horman aurkitzen den Mellano-Perego-Cavallieri (1960) edo Espigolo Perego bidea Europako eskalada bide famatuenen artean aurkitzen da, Piamonteko Dru ezizenaz bataiatua dago, Dru mendiarekin daukan antzekotasunagatik. Gailurreraino 600 m-ko luzeera daukan bidea da baina ohikoena hormaren zati tenteena amaitutakoan, anteccima delakotik “Nel corso del tempo” bidetik rapelez jeistea da, gailurretik jeisteak sasoiaren arabera kranpoi eta pioletak bizkarrean igotzea eskatzen bait duelako.

Pontese bailara

Nola iritsi:

 Abiapuntu bezela Rifugio Pontese  http://www.rifugiopontese.it/ hartuko dugu, Teleccio presatik 45 minututara, Orco bailararen inguruan. Aterpetik parez pare ikusten da Becco de Valsoeraren espigolo erakargarria eta hormaren oinarrira heltzeko hasiera baten bailaran aurrera jarraituko dugu eskuinaldetik hormaruntz bideratuko gaituen maldatzarra hartzeko. 2 ordu inguru beharko ditugu hormara iristeko.

gerturaketa..
laja oria 6a
laino artean

Bidea:

 Bidearen hasiera tximinia handiaren azpikaldean kokatzen da eta ezkerraldeko horman gora igo beharko dugu, hasierako luzeak, nahiz eta erraza izan ez du babesteko aukera handirik eskeintzen. Hurrengo bizpahiru luzeetan pixkat zig-zag eran eskalatu beharko dugu, bide lojikoena aurkituz eta  hiltze eta paraboltak jarraituz. Luze hauetan  6a inguko pasarte ederrak gaindituko ditugu horma ori ezaugarriaren azpira iritsi arte, laja ori handia eskalatu eta librean egiteko bidearen luze zailenera iritsiko gara, 6b/A1 zailtasuna daukan luzea gainditu ostean, arteka eta diedro sistema polit batek lehen orratzera eramango gaitu. Bertatik gailurrera joatea nahi izanez gero 200m  inguru (IV) eskalatu beharko ditugu aristan zehar, bestela hegoalderutz 2 rapel egin Torre Estacatta  delakora. Torre Estacattaren  ezkerraldean ( Perego-Mellano aldera) aurkitu beharko dugu lurrera eramango gaituen rapelen bidea, guztiak 2 paraboltez ekipatuak daude eta 25 m ingurutara aurkitzen dira.

Bidearen goikaldean..
“Nel corso del tempo” bidetik rapelatzen

Bidean hiltzeak eta paraboltak aurkituko ditugun arren friend joku batekin osatu beharko dugu aseguramendua. Giro Pirineoarra daukan bidea da eta Midi D Ossau ingurura gogoraraziko digun eskalada mota da. Pontese Aterpetik gertu badaude ekipatutako hainbat bide, eta bide luze gehiago eskalatzeko aukera eskeintzen digun eremu bat da.

topo Mellano-Perego-Cavallieri

Gida: Rock Paradise (Maurizio Oviglia)

Argazkiak: Mikel Bayer, Iñaki Chiches, Andoni Barandika, Iñaki Arenaza 

Share:
PREVIOUS POST

Fournel: Izotzetan eskalada

Posted by -