Mendia, eskalada, eskia….

Fournel: Izotzetan eskalada

Benetan harrigarria da Alpeetako Ecrins mendimultzoak eremu “txiki” baten mendi jarduera ezberdinak burutzeko daukan eskeintza, 4000m-ko mendiak, glaziarrak, eski eremu bikain ze eskaladarako hormatzar ederrak aurkituko ditugu bertan, mendi garaietatik datorren urak urjauzi ugari ere eskeintzen dizkigu hainbat bailaretan zehar, neguan izozten direnak eta honekin batera aipatutako mendi jarduerei beste  bat gehitzen diona, izotzetako eskalada.

Fournel Bailara

 Briancon herri historikoaren inguruan kokatzen dira bailara guzti hauek eta izotz eskaladarako ezagunenak diren La Grave eta Freissinieresetik kanpo ba dira beste bailara batzuk, oraingo hontan guk Fournel izeneko bailara bisitatu dugu.

Fournelera iristeko L, Argentiere La Besse herrixkara gerturatu beharko gara eta Fournelerako pista hartu, pista erosoa da eta elur gutxikin azken parkingera iristeko aukera izango dugu, bestalde, badaezpada beti eramango ditugu erruedantzako kateak. Behin Fournelera iritsitakoan  700 metro luzera arteko eta zailtasun ezberdinetako izotz kaskadak izango ditugu gure zain, batzuk kotxetik 10 minutura eta aldenduenak  2 ordutara. Kontutan eduki behar da ingurumen maldatsua dala eta elurte handia egoten denean elurjauzietarako joera handi samarra daukala Fournel bailarak.  Izotzaren egoeraren inguruan  informazio eguneratuena www.ice-fall.com webgunean aurkituko dugu.

Capitan Courageux bidera gerturaketa

Ostatu hartzeko aukera gomendagarri bat L ,Argentiere la Bessen “ Gite Le Moulin Papillon” da, Gitea eramaten duten 2 emakumeak eskalatzaileak direnez izotz kaskaden egoera eta eskalada bideen berri emango digute, honez gain janari ona eta giro goxoa aurkituko dugu bertan. 30 Euron truke gela eta gosaria eskeiniko digute.

Hona Hemen Fournel bailarako izotz eskaladarako proposamen batzuk.

Davidoff sektorea: “Davidoff  200m 5”  Bailarako bide klasikoenetariko bat da. Kotxetik 10 minutura aurkitzen da bide hau beraz gehien errepikatzen dena da, goizean garaiz ibili beharko gara bidera sartzen lehenak izatea nahi badugu. 2. Luzea da onena, 60m-ko luze ederra zailtasunak beheko zatian dituelarik. Jeitsiera oinez eta rapelen (avalakov) batekin egingo dugu.

.Davidoff sektorea: “Caligula 150m WI 5”Gure iritsiz bailarako bide onenetariko bat, aipatzekoa da hegoaldeko aurpegian aurkitzen den bidea dela eta eguzki izpiek joko diotenez azkar ibili beharko dugula bidea egiteko. Bide estetikoa da, zailtasunari eusten diona eta 150 metrotan atseden gutxi eskeiniko diguna.

Caligula

Democles sektorea “Capitán Courageux 250m 4+” Bailararen barrenean aurkituko dugu 4 luzeetako bide hau, bailararen ipar aurpegian ain zuzen ere. 3 luze errazek  zailtasuna ematen dion 45metroko IV+ luzera eramango gaitu, azken luze honen ondoan V+ eko luze eder bat formatzen da.  Jeitsiera rapelez egiten da ezkerraldean dauden zuhaitz batzutatik.

Capitan Courageux azken luzean..

Palais des glaces sektorea : “Delicados 200m 5+” Nahiz eta bailaran aldenduen aurkitzen den sektorean egon, asko errepikatzen den bide bat da. Bidearen gakoa azken luzean aurkitzen , 30 metroko luze eder bat aurkituko dugu bertan, hasiera zail batekin baina altuera irabazi einean errezten doana. Sektore interesgarria da hau, izotz formazio ederrekin eta free standing bate do bestearekin. 3-4  luzeetako bide dexente aurkituko ditugu hemen .

Beste bide batzuk “Monde des glaces”  Bailarako izotz kaskada politenetarikoa bezela ipintzen dite gidaliburuan. Amaierako azken zutabea WI5+ eguzkitik nahiko babestuta aurkitzen da. Kontinuitate gutxiko bidea da, erresalte bertikalez osatua eta eskalatzaile askoren helburua, goiz ibili beharko dugu lehenak izateko.

. “Beating the retreat” 700 metroko luzeeran hainbat erresalte interesgarri  dituen kanal bat da, billerak ekipatu gabe dituenez abalakovak egiteko sokak eramatea komeni da. Eskalatzaile askok lehen 4 luzeak egiten dituzte soilik.

Beraz, izotzetan eskalatzeko aukera asko eskeintzen duen eremu bikain bat daukagu Fournel, izotzaren fanatikoentzat destinu erakargarri bat. Fourneletik gertu  beste hainbat eremu aurkituko ditugu baina hau hurrengorako utziko dugu.

Testua eta argazkiak: Asier Perez, Julen Berrueko eta Josu Linaza

Share:
NEXT POST

Mellano-Perego-Cavallieri

Posted by -