Mendia, eskalada, eskia….

Mendiko eskia zirkulo polar artikoan

Zirkulo polarretik iparraldera dagoen Norbegiako uharte multzo bat da Lofoten. Norbegieraz, “lo”-k katamotza esan nahi du eta “foten”-ek berriz, oina, lurretik begiratuta Lofoten uharteetako tontor zorrotzek katamotz oinak diruditelako. Fiordo artean, 1200 m-ko garaiera hartzera heltzen diren tontor hauek dira hain zuzen Lofoteneko ezaugarri. Norbegiako beste zonalde batzuekin alderatuz izaera alpinoagoa dute hemengo mendiek, granitozko pareta eta horratz ederrez inguraturik itsasoa oinetan daukagula eskiatzeko aukera paregabe eta berezia eskeintzen digute Lofoten irlek.

Reine

Reine

Lofoteneko neguko tenperaturak nahiko leunak dira, zirkulu polar artikoaren iparraldean kokaturik dagoela kontutan izanez gero. Hau, Golkoko korronteen ondorio da. Urtarrileko bataz besteko tenperatura esaterako, -3ºC koa da. Kontinentearekin zubi eta tunel sistema bitartez dago komunikaturik, horrek, autoaz baliatuz mugitzeko aukera eskainiz. Iltzedun gurpilak erabiltzen dituzte hemen autoek, beraz, lasai eta era seguruan gidatzeko aukera dago bertako errepideetan.

Noiz joan: Mendiko eskia praktikatzera joateko otsailaren erdialdetik aurrera izango dugu sasoirik egokiena, abendutik urtarrila hasierara eguzkia ez bait da zeruan agertzen. Otsailaren hasieran, 15:00-ak aldera eskutatzen da eguzkia, eta 15 eguneko ordubete luzatzen da eguna, Apirilean, 20:00-tan ilundu harte.

Nola iritsi: Eveneseko aireportura (Narvik-Hardstad) hegan egin genuen. Svolvaerrera ere hegan egin daiteke, baina konbinazio gehiago daude iparraldeko hirira bidaiatuz. Egonaldirako Austvågsøya uharteko Laukvik herrian hartu genuen hostatu, aireportutik 3 orduko bidea dago bertara. Arrantzale herri txiki eder bat da eta Austvågsøya uharteko irteera klasikoak egiteko ongi dago kokaturik. Svolvaer uharteko herri nagusia 40 minitura aurkitzen da. Tenperatura leunak izan arren, kontutan izan behar dugu eguraldi oso aldakorra aurki dezakegula, itsasotik ekaitzak ohartu orduko sartzen bait dira.

yr.no webgunean meteo informazio egokia izango dugu https://www.yr.no/sted/Norge/Nordland/Vågan/Svolvær/

Elurraren egoeraren berri jakiteko berriz, xgeo.no webgunean informazio asko daukagu.

http://www.xgeo.no/aboutXgeo.html

Laukvik

Non eskiatu: Austvågsøya da eski irteera klasiko gehien eskaintzen dituen uhartea, 400 eta 1000 metro arteko garaiera duten mendiak aurkituko ditugu bertan bertan. Sasoiaren arabera, egunean 2-3 jeitxiera egiteko aukera izango dugu, mendi berdinaren orientazio ezberdinez baliatuz edo autoan batetik bestera mugituaz, irteera puntuen arteko distantziak motzak bait dira kasu askotan.  Ingurumen honek aukera asko eskeintzen dituen arren guk honako hauek proposatzen dizkizuegu.

SYDALSFJELLET, 736m Austvågsøya-ko mendebaldean kokatua, Gimsoya uhartea dugu bertatik ikusgai. Itsasoz ingurata dago, fiordoetako paisaiaz disfrutatzeko aukera izango dugularik.Tontorrean gaudela, iparralderutz irekitzen den bailaran behera eskiatzeko aukera dago irteera luzatuz; ondoren berriz, Sydalsfjellet-era igo eta autorako jeitxieraz gozatzeko aukera izanik.

Sydalsfjellet-eko pala ederrak, Gimsoya uhartea atzealdean

KLEPPSTADHEIA, 534m Aurrekoa bezala, mendebaldeko ertzean dago kokatuta. Gimsoya uhartera eramaten duen zubia du aurrean. Bertako tontorretik ikus daitekeen paisaia zoragarria da, fiordo inguruko mendiak ikusgarriak dira arratsaldeko argiekin. Igoera motza denez, beste mendi batekin konbinatzeko aproposa da.

VARDEN, 700m Vardenera igoera leku ezberdinetatik hasi dezakegu; Mendebalde nahiz ekialdetik. Guk mendebaldeko igoera aukeratu genuen eta lehenengo jetxiera ekialdera egin, ondoren berriz Vardeneko lepora igo eta abiapuntura jeisteko. Ondoan duen Spisstind-ekin konbinatuz gero, irteera luzatzeko aukera dago.

Varden, lepora bidean.

BLATIND , 621 m  Svolvaer hiritik gertuen dagoen mendia da. Igotzen goazen neurrian, Svolvaer eta bere inguruko paizaiaz gozatzeko aukera izango dugu. Gailurretik ekialderantz Jomfruvatnan lakura jetsiera ederra dugu, pala zabalak eta elur paregabeaz gozatzeko. Atzera berriz, Blatind gailurrera igo eta mendebalderantz ematen duten kanal motz batzuk ambiente pixkat ipiniko dute autora bueltan.

Blatindera bidean. Atzean Svolvaer herria.

Blatind, gailurrera iristen.

RUNDFJELLET, 803 m Laukviketik E10 errepide nagusira bidean Rundfjellet mendiaren iparraldea aurkituko dugu. Bertatik ekingo diogu igoerari, gailurretik daukagun ikuspegi ederrak merezi du eta.. .Rundfjelletik ere jetsiera ezberdinak egiteko aukera dugu. Lehendabizikoa hego-ekialdekoa litzateke, eguzkiak elurraren baldintzak izorratu aurretik egitekoa Vervatnet lakurantz. Bigarren aukera , ipar-ekialderantz jaistea dugu Hellskarvatnet lakura. Hirugarren eta azken jaitxiera, ipar aurpegian behera egingo dugu bertako elur autsaz gozatuz eguna borobiltzeko

Rundfjellet, gailurrera bidean.

SAUTIND , 596 m eta PILAN , 700 m Sautind eta Pilan aurrez aurre dauden 2 gailur dira. Laupstad herrian iparraldean aurkitzen dira eta egun berean igotzeko oso aproposak. Igoera iparraldetik zein hegoaldetik egin daiteke. Guk iparraldeko igoera aukeratu genuen, gauean botatako elur autsaz gozatzeko asmoz. Pala zabalak dituzten mendiak dira biak eta ederki gozatuko dugu bai gailurreko ikuspegiaz baita jetsieran aurkituko dugun elurraz ere.

Pilan menditik jeisten..

Sautind mendiaren gailurrean ekaitza gainean daukagula..

Luma jkt berokiarekin Lofoteneko paisai ikusgarriaz gozatzen…

 

Testua: Aitzol Mendizabal

Argazkiak: Ainhoa Lendinez, Aitzol Mendizabal

Share:
PREVIOUS POST

Espigoloa

Posted by -
NEXT POST

Fournel: Izotzetan eskalada

Posted by -