Mendia, eskalada, eskia….

Espigoloa

Ansabereko orratzak edo Dolomitak diruditen karehaitzezko monolito hauek  ezagunak dira mendizale eta eskalatzaileen artean. Petretxemako gailurretik ikusten ditugunean ikara sortzen du ikuskizun bertikalak eta Ansabereko Bordetatik ikusten dituen eskalatzaileari horma hoiek eskalatzeko griña sartuko zaio.

Ansabereko orratzak Ansabereko Bordetatik ikusita

Proposatzen dugun bidea Espigolo bide famatua + “Borrokan aske” irteera da,  konbinazio ederra da Espigoloaren gailurrera modu elegante baten iristeko. Bide bertikala da, aereoa eta azken metrorarte barkatzen ez duena.

Lehen igoera 1967. Urtean burutu zuten R.Despiau, P. Bellefon, JC Luquet eta A. Boyssonek. 1982. Urtean E. Boileau, PJ Pradalier eta D. Perinek irteera zuzena zabaldu zuten. 2011. Urtean Asier Luke eta Ekaitz Maizek zabaldutako Borrokan aske  bidearen azken luzearekin amaituko dugu proposamen hau.

Bertikalitatea. Zeharkaldiaren aurreko billera, 7b-ko luzearen ostean.

Haitz eta ekipamenduari dagokionez lehen 3 luzeak dira ekipamendua gehitzea eskatzen dutenak eta lehen 2 luzeak haitz eskaxena daukatena, batez ere bigarrena. Bigarren luze hau da bidearen luze arriskutsuena, babesteko aukera handirik ematen ez duelako eta haitzaren kalitate txarrarengatik. 3. Luzea izango da babesteko lan gehiena emango diguna, mikrofriendsekin babestu beharreko luze bat da nahiz eta segurun bate do beste aurkitu. Hurrengo luze guztiak haitz ona daukate eta paraboltez ekipatuta aurkitzen dira, pasarteren bat edo beste babestu beharko ditugu soilik.

Bidearen hasiera gailurraren bertikalean dagoen entosta antzeko baten kokatzen da, bertara igo beharko gara spit bat ikusi arte. 3. Luzeko diedroa hartu erreferentzi bezela hasierako 2 luzeen norabidea asmatzeko, lurretik ondo ikusten da diedro hau. Bigarren luzea poliki eskalatzekoa da, haitz hauskorra eta babesteko aukera gutxi eskaintzen dituena, pare bat hiltze ta spit bat aurkituko ditugu bertan, ezkerretarako joera dauka luze honek, gendarme bat ikusiko dugu errepisa baten, bertan 2 hiltze daude billera bat egiteko baina segi diedroaren azpiko billerara. 3.luzea 6c-ko diedroa mikrofriend batzukin babestu beharko dugu, jada haitz ona aurkituko dugu bertatik goraino. Hurrengo luzea diedro fin bat da zerbait sartu beharrekoa baina orokorki paraboltez ekipatuta dagAnsabereko Espigoloa Petretxemako lepotik ikusitaoena. Hurrengo 2 luzeak 7a+ eta 7b arroka naranja onean eta paraboltez oso ekipatuak aurkitzen dira. 7. Luzean ezkerretarako zeharkaldi batek errepisa  txiki baten utziko gaitu azken hormaren azpian, hurrengo 2 luze  hauek, 6b+ eta 6c, kalitatezko karehaitz grisarekin eskalatuko ditugu, bertikalitate eta giro ederrean. Bideko azkenaurreko billeran indartsu egonez gero “Borrokan aske” bidetik irtetzen saiatuko gara, hortzak ondo estutu beharko ditugu gailurrera iristeko.

Jeitsiera zaila izan gabe, kontuz egin beharrekoa da. Gailurretik destrepe eta rapelez 2 orratzen arteko leporako bidea hartu, jarraitu bira batzuetatik harrimultzo txikiak jarraituz , kanal batekin topo egiterakoan zeharkatu eta goraldera egin gailurrera irten arte, hemendik aurrera ez dago galerarik.

Gerturatzeko Linza-ko aterpetik edo Lescuneko Pont Lamary-tik.

 

 

 

 

Espigolo.topo..

 

argazkiak: David Carretero, Iñaki Arenaza

 

Share: