MUNDUAN ZEHAR

Miyar Valley. Bide berrien billa

Gazteak dira, indartsu daude eta motxilak motibazioz beteta dauzkate. Indiako Miyar Valley daukate destinutzat eta bertako hormatzarretan bide berriak zabaltzea helburutzat.

Indiako iparraldean aurkitzen den bailara da Miyar Valley, konkretuki Himachal Prades eskualdean. Esplorazio alpinismorako eta haitz eskaladarako leku ezin hobea da, 300 metrotatik 1000 metro baina gehiago dituzten granitozko eta izotz eskaladarako eta mixtorako horma ederrak daude.

100 kilometro inguruko bailara nagusiaz gain beste bailara txikiagoak aurkitzen dira alboetan, ehundaka horma eta mendiz inguraturik. Bailara hauetatik interesgarrienetarikoak Tawa, Thunder eta Nameless glaziarrak aurkitzen diren bailarak dira. Hauetan Neverseen tower, Castle peak, Toro peak eta beste hainbat mendi daude esplorazioa eta bide berriak zabaltzeko aukera askorekin.

Miyar bailara Udaipur herrixkan hasten da 2600 metrora eta inguruko mendirik altuena Phabrang mendia da 6172 metroko garailerarekin. Bailaran zehar hainbat herrixka daude Urgosera heldu arte, hemen errepidea bukatzen da eta kanpaleku nagusira heldu arte 3 edo 4 eguneko ibilbidea dago. Beraz abentura eta zibilaziotik isolatuta egotea bermatuta dago inguru horretan.

Abentura honen 3 partaideak gazteak izan arren, maila on eta eskarmentu handiko eskalatzaileak dira, beraien gaztetasunean jarduera interesgarriak burutu dituztenak bai inguruko hormetan naiz atzerrian.

Iosu Linaza Igorrekoa (26), Asier Perez Elorriokoa (26) eta Julen Berrueko (22) Gasteiztarra irailaren 18an abiatuko dira Indiako jolas eremu hontara eta zeroazpitik beraiekin bertan izango da. Sorte on!!!

20180917_162805

Abentura berri honen protagonistak. Ezkerretik: Julen Berrueko, Asier Perez eta Josu Linaza.

Share:
PREVIOUS POST

ARAOTZ eta OGOÑO. Eguneraketa.

Posted by -
NEXT POST

Espigoloa

Posted by -