Mendia, eskalada, eskia….

ARAOTZ eta OGOÑO. Eguneraketa.

ARAOTZ

Euskalarria gida liburuaren egileetariko bat den Martin Ramirezek, Araotzeko Korea sektorean zabaldu berri diren bideen krokisa bidali digu gure webgunearen bitartez partekatzeko. Guztira 6c-8a zailtasun bitarteko 19 bide berri dira. Lan bikaina mutil hauek egiten ari direna.

Korea.-Bide-berriak.

OGOÑO

2017. eko udazkenean Ogoñon zabaldutako azken 2 bideekin eguneratutako krokisak ere partekatzen ditugu. Alde batetik Ade eta Iosuk ekipaturiko “Amodio konfidentziala 140m 6c+”, repisaren amaieran, “Gaviotas” eta “Josu Gartzia” artean dagoen desplomean gora sartzen dena, guztiz ekipatuta (inox M10) gelditu da. Bestalde “Iñizitue 200m 6c+” bidea, Josu, Jon eta Asierrek zabaldutakoa. Azken hau “Mutata” eta “Garoa” bideen artean aurkitzen da, uretatik gertu eta formazio ikusgarri batzutatik hasten da. Bidearen hasierara iristeko 6 rapel egin beharko ditugu. Bidea errepikatzeko beharrezkoak izango ditugu friend eta fisureroak. Gogoratu Ogoñon eskalada erregulatuta dagoela.

Amodio konfidentziala

Amodio konfidentziala

Iñizitue

Iñizitue

 

 

 

 

 

 

 

 

 

behekaldea

 

Mutata aldea.2018

Share:
NEXT POST

Miyar Valley. Bide berrien billa

Posted by -