MUNDUAN ZEHAR

Boulderraren paradisua Hego Afrikan

Azken urteetan boulderrarekiko zaletasunak gorakada nabarmena bizi izan du, garai batetan horman eskalatzeko entrenamendu gisa erabili oi zen jarduera hau gaur egun kirol batetan bihurtu da.

roadside

Egunaren amaiera Roadside eremuan

Boulderraren paradisu bat izatearen mundu mailako ospea du Hego Afrikako Rocklandsek, batzuek boulderraren “meca” dela diote. Boulder eremu gaztea da Rocklands, 90. Hamarkadan Fred Nicole eta Klem Loskott eskalatzaileek eman zituzten ezagutzera paradisu hontako boulderrak eta gaur egun Hego Afrikako negu sasoian (gure uda) mundo guztiko boulder zale amorratuenen topagune bihurtu da. Gure uda da bertara bidaiatzeko sasoirik gomendagarriena orduan izaten bait dira boulderrak eskalatzeko kondizio egokienak.

sunset-arete

sunset arete 7c. Roadside.

Ez ezazue pentsa Rocklandseko Boulder guztiak eskalatuko dituzuenik, 8 bizitza beharko zenituzkete hortarako, kontaezinak bait dira aurkitu ditzazkezun harripuskak eta…honez gain, oraindik eremu berriak esploratu eta Boulder berriak zabaltzeko aukera eskeintzen duen eremu eder eta ikusgarria da.

 

Fortress-bidera-gerturaketa..

Fortress eremura bidean..

Eskaladari dagokionez Rocklandsen aurkituko dugun haitza kuartzitarekin nahasturiko arehaitz fina da, era, tamaña eta forma ezberdinetako harripuskak aurkituko ditugu. Zailtasunen inguruan ere aukera zabala eskeintzen du, munduko Boulder zailenak bertan aurkitu arren Boulder errazak ere ba daude , beraz norberak bere neurrira eginiko boulderrak aurkituko ditu. 4 eskalada gune nagusi daude, Pakhuis, Agterpakhuis, 8 days rain eta Sassis eta eskalada gune hauek sektore interesgarriak gordetzen dituzte,  The pass, The roadside, The Fortress, eta Roadscrew dira hauetariko batzuk. Scott Noyren “ Rocklands bouldering” gidaliburuan aurkituko duzue eskaladari dagokion informazio guztia.

DSC05200

The Rhino. 7b+.Rhino Boulders eremuko klasiko bat.

Nola iritsi: Rocklands Cape Nature izeneko parke naturalean aurkitzen da, Cedeberg mendilerroan. Boulder guneak jabego pribatuetan aurkitzen direnez beharrezkoa izango dugu baimen bat eskuratzea, Pakhuis kanpingean edo Traveller Rest ostatuan, azken hontan etxetxoak alokatzen dituzte.

Cape ozeanoaTown hiriburutik  iparralderutz gidatu beharko dugu Namibiaruntz doan N7 arrepidean zehar, 3 ordutan Clanwilliam herrira iritsiko gara, eskalatzera joateko abiapuntura.

Lurralde ikusgarria da Hego Afrika, gauza asko ditu eskeintzeko, ilunabar ederrak edo pizti basatiak esate baterako.

pizti-basatiak

 

 

 

 

 

 

 

 

Testua: Zeroazpitik, Aitzol Mendizabal.

Argazkiak: Aitzol Mendizabal.

Share:
PREVIOUS POST

LUMA jkt 2018

Posted by -