ZEROAZPITIK BERRIAK

LUMA jkt 2018

Kalean daude jada gure “Luma jkt” lumadun beroki txalotuak. Oraingo honetan 750 cuinseko Fill Powerra duen lumatxa edo duvet europarraz beterik datoz (220gr M tailan), beraz berokiaren gaitasun termikoak guztiz bermaturik daude. Hotz dagoenean Luma jkt da jantzita eramatea nahiko zenukeen berokia.

 

Lumadun beroki bat erosi aurretik, ondorengo lerroetan   lumaren inguruan  jakin beharreko datu gutxi batzuk azaltzen ditugu  interesa duenarentzat lagungarri izango zaiolakoan.

Luma eta lumatxa (duvet) , 90/10…

Lumadun beroki bat erosi baino lehenago luma eta lumatxaren arteko ezberdintasunak bereiztea komeni da.

lumatxa

Lumatxa edo duvet-a elur maluta baten itxura duen luma da, nukleo batetatik norabide guztietara irtetzen zaizkio iletxoak, antzarraren bularreko lumaren azpian aurkitzen da. Hauxe da kalitatezko beroki batek bere barnean eraman beharko zukeena.

Lumak erdialdean makiltxo (raquis) bat dauka eta iletxoak makiltxo horren 2 alboetara irtetzen zaizkio.

90/10 zenbakiak 100 gramoko lumatxa eta lumaren portzentaia adierazten dute, kasu hontan %90 lumatxaz eta %10 lumaz osatuta dagoela esan nahi du. Gero eta lumatxa gutxiago (80/20) lumaren kalitatea baxuagoa izango da. Zaila da 100% lumatxa izatea baina 90/10 portzentaiak kalitate bikaineko lumatxa dela adierazten digu.

Fill Power

Fill Powerra lumak konpresioaren ostean handitzeko duen gaitasuna da, eta CUINSetan (

cubic inch nails) neurtzen da. Gaur egun erreklamu komertzial gisa asko erabiltzen den ezaugarria dugu hau.

Lumatxak gero eta fill power altuagoa izan , lumatxa kantitate berdinean gaitasun termiko hobea eskeiniko digu berokiak, hau da, 750 cuinsetako Fill Powerra duen 100gr lumatxak 650 cuinsetako 100gr  lumatxak baino aire kamara handitxoagoa sortuko du, eta aire kamara hori izango da gure gorputza kanpoko hotzetik babestuko duena. Bestalde, eta erreklamu komertzialetatik at, 650 cuins-etako lumatxa  ona dela esan dezakegu, 750 cuins-etako lumatxak gaitasun termiko bikaina eskeiniko digu eta 850 cuins-etako lumatxak hobeena.  Aipamen gisa, 850 cuin amerikarra eta 750 cuin Europarra parez pare aurkitzen dira.

 

EU

 2017an ZEROAZPITIK-ek aurrerantzean bere produktuetan soilik lumatxa europarra erabiltzearen erabakia hartu genuen. EU sigiluak, lumatxa horren jatorria Europarra dela eta lumatxa hori dagokion osasun bermearekin komertzializatua eta  tratatua izan dela adierazi nahi du.

 

 

 

Share:
PREVIOUS POST

HOKKAIDO "eskia Japonen"

Posted by -