Mendia, eskalada, eskia….

TOUR DES ECRINS. “Mendi eskia Alpeetan”

Nahiz eta Mt Blanc mendimultzoaren bezain ezaguna ez izan Les Ecrins izeneko Alpeetako ingurumen ezezagun eta basati  honek  4000m arteko hainbat mendi eta berrogeina glaziar eskeintzen dizkigu mendizaleon gozamenerako, gailur altuena  Barre des Ecrins (4102m) delarik. Frantziako Parke Nazional honek, mendimultzo hontako mendi esanguratsuenak igo eta eski zeharkaldi eder bat egiteko aukera eskeintzen digu….5 egunetako eski zeharkaldia eginez, Barre des Ecrins, Grande Ruine edo La Meije mendien gailurrak zapaltzen dituen “LE TOUR DES ECRINS” zeharkaldia.

Barre

Col de Emilie Pic-etik Barre des Ecrins-en ikuspegia..

Hurrengo lerroetan Zeroazpitik-en lagun eta kolaboratzailea den Ibon Santos mendi gidariak 5 egunetako zeharkaldi honen inguruko datu batzuk  etapaka azaltzen dizkigu.

1.eguna – Zeharkaldiari hasiera Villar d´Arenne herrixkatik emango diogu, Pont d` Arsigne-n kotxea utzi eta bailararen amaieran GR54 bidezidorra jarraitu. 2 ordu t`erditan Villar d`Arenne (2077m)  aterpera iritsiko gara. 5km-ko ibilaldia eta 400m-ko desnibela egingo ditugu egun hontan.

2.Eguna- Villar D´Arenne-Ref des Ecrins. Neige Cordier (3614m) mendiaren gailurra zapalduko dugun Trabesia egun polita izango da. Aterpetik glacier d`Arsigne-rutz abiatuko gara bertatik Cordier lepoa irabazi eta arista batetik tontorreraino iritsiko gara.

N.CIMG_1217

Neige Cordier bidean..

nc2

 

Jeisteko, aristatik mendebalderantz joko dugu  Col Emilie Pic aldera eta bertatik, hegoaldeko maldetatik behera Glaciar Blanc-era jeitsiko gara berriz Ref Des Egrins-era igotzeko (3175m). Egun hontako jarduera 7-8 ordu ingurukoa izango da eta 1500m inguruko desnibela gaindituko dugu 6km-ko ibilbidea egiteko. Aipamen gisa, Breche Cordier-era doan korridorean elur pilaketa egoten denez goizean goiz mugitzea komeni da.

gb

Glaciar Blanc aldera jeitsiera, urrunean Barre des Ecrins.

3.Eguna- BarreDes Ecrins 4102m  edo Dome des Neiges 4015m

be_1240Egun hontan Ecrins-etako mendi altuena igotzeko aukera daukagu Barre des Ecrins (4102) edo bere ondoan dagoen Dome des Neiges (4015m). Aterpetik Claciar Blanc-era jeitsi beharko gara igoerarekin hasteko eta ondoren aipatutako gailurretara igo ondoren berriz igotako bidetik jeisteko.  Col Des Ecrins lepora fokeatu beharko dugu orain Glaciar de Bone Pierre-an zehar jeisteko. Glaziarrean sartzeko soka bat lagungarri izan dezakegu. Plato de Etancons-era iritsitakoan iparralderuntz abiatuko gara Chatelleret izeneko aterpera iristeko.

IMG_1251

 

IMG_1257

IMG_1267

Barre des Ecrins gailurrean

8-10 ordu bitarteko jarduera izango da gaurkoa , 12km-ko ibilbidea egin eta 1400m inguruko desnibela gaindituko dugu. Aipamen gisa, glaziarreako serac-ekin kontuz ibiltzea gomendatzen dizuegu.

4.Eguna- Grande Ruine eta Refuge de Promontoire. Egun hontan Ecrins-etako behatokira igoko gara, ez ahaztu argazki kamara, eta lotarako Promontoire aterpera hurbilduko gara, Meije mendiaren hego hormaren azpira. Chatelleret aterpetik 100m jeitsi eta ekialdera joko dugu Ravin de Chorreiron bidetik, ezker aldetik altuera irabazten joango gara Glaciar de la Grande Ruine-rantz abiatuz, glaziarra ezker aldetik hartuko dugu, kontuzean, espoloi batek glaziarrean sartzen lagunduko digu eta inguru hontatik eremu zabal batetik eskuinerantz joko dugu Pico de Bourcet aldera, nahiz eta hemen malda tente samarrak aurkitu berehala gaindituko ditugu eta Casse Desserte (3483m) lepora  iritsiko gara, bertatik Col des Neiges (3348m) aldera joko dugu.  Lepo hontatik mendebalderutz abiatuko gara, Agneux glaziarrean zehar Adela Planchard  aterperunt, ondoren mendebalderuntz joko dugu Grande Ruine-ren tontorra irabazteko. Jeitsiera igotako bidetik egingo dugu, Chatelleret aterpera bueltatuko gara indarrak hartu eta bailaran barrena iparralderuntz Promontoire aterpera joateko.

Egun gogorra izango da, 12 orduko jarduera, 10km inguruko ibilaldia eta guztira 2350m-ko desnibela gaindituko dugu. Egun hontan arreta askokin jardun beharko dugu. Argi ibili Grande Ruinerako serac-ekin eta Chatelleret-erako jeitsierarekin. Casse Desserten soka erabili dezakegu eta kontu berezia izan glaziarreko zuloekin.

17457426_647549705433113_408812610895165551_n

La Meije-ren hego horma. Zirkulo gorrian Promontoire aterpea

5.Eguna: Meije eta Villa de Arenne  Zeharkaldia amaituko dugun eguna izango da,  trabesia eder bat burutuko dugu Meije mendiaren magaletik, Refuge de Aigle-ra joko dugu eta  ingurumen ikusgarri, bakarti eta basati bateaz gozatuko dugu, Meije mendiaren tontorra zapaldu arte. Jeitsiera ikusgarri batek, Glaciar de Hommen zehar zeharkaldiari hasiera eman genion lekura eramango gaitu….

Ez ahaztu Luma JKT zeharkaldi honetan, gau izartsu eta izoztuak edo paisai elurtuak epelago  ikusiko dituzu eta…

IMG_1263

Testua: Ibon Santos, Zeroazpitik

       Argazkiak: Ibon Santos

 

 

 

 

 

 

Share:
NEXT POST

HOKKAIDO "eskia Japonen"

Posted by -