Mendia, eskalada, eskia….

“EUSKALARRIA” eskalada gida berria…. KALEAN!!!

KALEAN DAGO JADA “EUSKALARRIA”, EUSKAL HERRIKO ESKALADA GIDA BERRIA.

Lehen aleak kalean dira jada eta hurrengo astean hasiko dira banatze lanetan…..BAZEN GARAIA EZTA???

IMG-20170210-WA0007

 

12 urte inguru  pasa dira Euskal Herriko lehen eskalada gida kaleratu zenetik, onezkero batzuek jada simur simur eginda izango duzue anilladun gida hura edo eta seguraski orrialde batzuk galduta ere bai. 10 urte hauetan Euskal Herriko eskalatzaile eta ekipatzaileak ordea lanean jardun dute bide eta sektore berriak zabaltzen eta Euskalarria gida kaleratu zuten protagonistek gogotsu ekin diote Euskal Herrian zabaltzen ziren bide eta sektore berrien inguruko informazioa batu eta gordetzeari. Lan astun horren fruituari esker posible izan da Euskal Herriko eskalada gida berri bat kaleratzea, Iñaki Marco, Miguel Angel Mulas, Martin Ramirez de Alda eta Ekaitz Maiz dira gida berri honen sortzaileak.

unnamed5

Gida-n aurkituko dituzuen krokisen adibide bat

Euskalarria eskalada gida berriak 16 eskalada eremutan banaturiko 5000 eskalada bide inguru proposatzen dizkigu, informazio guztia euskaraz, gazteleraz eta inglesez aurkitzen delarik., hala eta guztiz ere, ez dira Euskal Herriko eskalada eremu guztiak agertzen. Egia esan, Euskal Herriak bere txikitasunean eskalada eremu bikainak eskeintzen dizkigu.

Martin Ramirez-ekin elkarrizketa txiki bat izan dugu

1- Nortzuk zarete gida hontan lan egin duzuenak, eta zenbat denboratako lana izan da?

unnamed3

Miguel Angel Mulas

Iñaki Marco, Ekaitz Maiz, Miguel Angel Mulas eta Martin Ramirez de Alda gara gida hontan lanean jardun dugunak. Esan beharra dago lagunen laguntza ezinbestekoa izan dela proiektu hau burutzeko: krokisak, mapak, zuzenketak, argazkiak etabar. Bultzakada txiki hori barik lan honek ankamotz jaiotzeko arriskua zeukan. EH1- lehen edizioa- 2005an argitaratu genuen, beraz hamar urte pasatu dira.

2-Zergatik gida berri bat? Nobedadeak izango al ditu?

Aurreneko edizioa arraskatatsua izan zen, zeozer berria. Gida osotarikoa izateke, Euskal Herriko eskalada eremuen mapa polita osatu genuen. Orain, lan horren jarraipena dator. Kalitate berdiña mantenduz zeozer berria egitea izan da gure asmoa. Adibidez, krokisak argazkiren bidez azalduko dira.

unnamed6

Ekaitz Maiz

Denbora asko behar izan dugu ertzak pulitu eta lan borobil bat osatzeko. Arazoak arazo, lehen agertzen ziren leku batzuk orain ez dira agertuko. Hala ere, eguneratze prozeso sendoa egin dugu: Etxauri eta Baldegobia, bi eskola nagusi aipatzearren, osorik agertzen dira. Atxarteko eremua ere zabaldu egin dugu eta badaude beste harribitxi batzuk eskalatzaileak liburuan zehar izkutauta aurkituko dituenak.

3-Izan al duzue finantziazio edo diru laguntzarik gida berri hau kaleratzeko?

Liburua guk geuk ekoiztu dugu, autogestionatuta sortu da. Gu arduratu gara guztiaz.

unnamed

Iñaki Marco

unnamed4

Martin Ramirez de Alda

Lehengo liburuaren tamaiña mantendu egin da. Formatoa ere panoramikoa izango da. Oraingo honetan orriak josita datoz eta liburuak –nobedade moduan- orrialdeak bereizteko zintatxo bat dakar.

Orotariko gida bat, gune guztiak jasoko duenak plangintza berezi bat eskatzen du. Horrek, arazo ugariz beteta egoteaz gain, proiektua “ad infinitum” luzatzeko arriskua dauka, ez da sekula amaitzen. Eta hori gai labana da. Guk, hasieratik, idea hori gure burutik uxatu genuen. Tranpa horretan ez giñan eroriko. Hala ere, 300 bat orrialdetan 15-16 eskola sartu ditugu. Liburu mardula benetan.

5-Non edo nola izango da eskuragarri EUKALARRIA gida berria??

Elkar eta Desnivel argitaletxeak  izango dira banatzaile nagusiak eta ohizko lekuetan izango da salgai.

PREZIOA 30€

unnamed2

 

 

 

Share:
PREVIOUS POST

Eskia Kanada-n.

Posted by -