MUNDUAN ZEHAR

Eskia Kanada-n.

pano-lake-louise

Para leer esta publicación en castellano  …Rocky Mountains. Esqui en Canada

Mundu mailako helmuga historikoa da Kanada eskiatzaileentzat. Bertako hotzak eta prezipitazio kopuruak sortutako elur hautsaren kalitatea eta kantitatea aski ezagunak dira eta ez eskiatzaileen artean soilik. Herrialde honetan eskiatzeko aukerak ia mugagabeak dira, eski pista lasaietan ibiltzetik muturreko jeitsierak egiterainoko baldintzak daude bertan. Ohikoena Rocky mountains-etan eskiatzea da, mendilerro honek kanada guztia zeharkatzen du iparraldetik hegoaldera. Herrialdearen iparraldean eta ekialdean izaten diren tenperatura hotzek erabat baldintzatzen dute bertako bizimodua, kirola egitea negu sasoian ia ezinezko bihurtuz. Hau kontutan izanik herrialdearen hegomendebaldean kokatzen dira Kanadako eski estazio gehientsuenak, zehatzago adierazita Alberta eta British Columbia probintzietan. Probintzia hauetan eta batez ere British Columbian ia egunero prezipitazioak izatea da arruntena,beraz gertu izan behar da eguraldi txarrarekin eskiatzeko; honelako bidaia batean egun egulake-louise-2zkitsuak urriak izan daitezke. Hainbeste prezipitaziok eta tenperatura hotzek eskia praktikatzeko baldintza paregabeak sortzen dituzte ipar ameriketako inguru honetan. Bertara bidaia bat egin eta baldintza onak izateko urtesasoirik onena urtarrilaren editik otsailaren erdialdera izango litzateke.

Artikulu honetan Kanadako Roockietako lau inguru ezberdinetan eski alpinoa eta mendiko eskia praktikatzeko informazioa elkarbanatuko dugu.

BANFF INGURUAK

Albertako probintzian kokatzen den herria da Banff. Roockietako ekialdeko herririk ezagunena dela esan daiteke. Ostatua hartzeko aukera zabala dago bertan, dendak ere ugariak dira. Banff inguruan hiru eski estazio daude: Norquay, Sunshine Village eta Lake Louise.

lake-louise

Lake Louise

SUNSHINE VILLAGE:  Banff herritik hemeretzi kilometrotara dagoen eski estazio hau Banff National Park-aren barruan dago, parkearen barruan dagoenez bertara iristeko ere ordaindu egin behar da. Eski estazioak 1070 metroko desnibela du eta orohar eski pistak lasaiak eta zabalak dira. Estazio honek duen erakargarritasun handiena Delirium Dive izeneko eremua da. Eremu honetara sartzeko ezinbestekoa da arva eramatea (arva gabe bideko atea ez da irekitzen). Eremu hau pistaz kanpokoa da eta elur jauzien arriskua onargarria denean soilik egoten da irekita.

LAKE LOUISE: Banff-etik hirurogei kilometrotara kokatzen den Lake Louise herriaren ondoan dago izen bereko eski estazioa. 941 metroko desnibela du eta beste eski estazioekin alderatuz esan daiteke estazio hau europearrena dela bere egituraketagatik. Bertan zailtasun ezberdineko pista asko eta zabalak aurkitu genitzazke. Hemen ere bada pistaz kanpoko eremu zabala, Back Bowls izenekoa.

Lake Louise inguruan mendiko eskia Hector Lake inguruan praktikatzen da. Errepidetik bertatik hainbat ibilbide hasten dira.

GOLDEN INGURUAK

Britsh Columbian kokatzen den herritxo honek egurraren industrian eta Canadian Pacific-eko trenbide sarean oinarritzen du bere biziraupen ekonomikoa. Herri txikia izanik ostatua hartzeko aukera ez da oso zabala, zerbait merkea nahi izanez gero aldez aurretik lotu.

KICKING HORSE: Golden herritik hamahiru kilometrotara dago estazio hau. 1260 metroko desnibela duen eski estazio honen bereizgarritasuna pistaz kanpoko jeitsierak dira, izan ere; eskiatzaileen hartean ezaguna da eski eremu honek duen kutsu basatia. Eski estazioan bertan muturreko jeitsierak egin daitezke.

kicking-horse

kicking-horse

balu-passrogers-pass

Balu-pass

 

REVELSTOKE INGURUAK

British Columbia hego ekialdean dagoen herri hau heli-skiaren eta cat-skiaren hiriburua da. Herriko kaleetan hainbat enpresa bila daitezke eskiko bi modalitate hauek praktikatzeko, beti ere patrikak ondo beteta izanda. Mota honetako horrenbeste enpresa izateak zera esan nahi du: eskia praktikatzeko mundiko tokirik onenetarikoan aurkitzen dela Revelstoke herria eta bere ingurunea. Batazbeste zortzi metro elur baino gehiago egiten du urtean.

REVELSTOKE: Amerikar kontinenteko desnibel handiena duen eski estazioa da 1713 metrorekin. Izen bereko herritik sei kilometrotara kokatzen da. Ez dago erremontez josia, berez hiru bakarrik daude; baina eski eremua handia da. Estazioaren goikaldean pistaz kanpo ibiltzeko jolastoki ederra eta beherago basoko eskia.

MacPHERSON NORDIC SKI CENTER: Herri erditik hamar kilometrotara aurkitzen da iraupen eskiko estazio hau. Bederen toki egokia mendiko eski praktikatzeko. Ibilbide klasikoak : the fingers, the womb, burnt knob.

ROGERS PASS: Kanada hegoaldean mendiko eskia praktikatzeko tokirik ezagunena da 1330 metrotan kokatzen den igarobide hau. Revelstoke eta Golden tartean dagoen mendiko igarobide honek kanada ekialdea eta mendebaldea lotzen dituen Trans Canada Highway 1 errepidea du ardatz. Trafiko handiko igarobidea izanda ere ohikoa da errepidea itxita bilatzea elurjauzi arriskuagatik.

asulkan-valey1-rogers-pass

Asulkan Valley

 

Glacier national park-en barruan kokatzen denez arau bereziak bete behar dira mendiko edozein jarduera burutzeko. Lehenik eta behin Rogers Pass-en bertan dagoen Discovery Center-era joan eta jardueraren berri eman behar zaie parkeko zaindariei. Hauek elur jauzi arriskurik ez dagoela ziurtatu ondoren baimena ematen dute jarduerarako. Baimenarekin batera parkeko zaidariek elur jauzien berri eta mendiko arriskuen egoerari buruz informatuko gaituzte. Jarduera amaitu ondoren, parkeko zaidariei adierazi behar zaie bueltan gaudela. Azkenik, Kanadako parke natural guztietan bezala sarrera ordaindu behar da hemen ere.

rogers-pass0aMendiko eskiari dagokionez Rogers Pass-ek eskaintzen dituen aukerak oso zabalak dira. Mendiko aterpetxe bat alokatu (Alpin club of Canada-ko web horrialdean egin behar da) eta bertan egun batzuk igarotzetik, glaziarrak dituzten mendietan eskiatu, elurrezko pillow-ak zapaldu edota izei hartean jeitsiera bertikalak egiterainiko aukerak aurkituko ditugu. Hori bai, hau guztia elur hautsetan ondo sartuta. Honela igoera lasai bezala Balu pass-era irteera izan daiteke, bailada honetan igotzen goazen einean ezker-eskuin hainbat bailada bertikalagoak zabalduko zaizkigu jeitsiera zailagoak aurkitu nahi izanez gero. Avalanche mountain, Grizzly shoulder eta Cheops mountain inguruetan igoera bertikal eta azkarrak, dagozkien jeitsiera zoragarriekin. Asulkan bailadaren bukaeran aldiz glaziarrez inguraturiko mendiak, kutsu alpinoagoko jarduerak egiteko.

NELSON eta ROSSLAND INGURUAK

Nelson eta Rossland Kanada hegoaldean aurkiten diren bi herri dira. Biak dira egokiak ostatua hartu eta oinarrizko kanpaleku bezala erabili eta inguru hori ezagutzeko. Rossland far west kutsuko herritxo bat da. Nelson aldiz zerbait bohemioagoa dela esan genezake, beste gauza askorentartean rossland baino garestiagoa dela esan nahi du horrek.

RED MOUNTAIN: Rossland-etik lau kilometrotara dago eski estazio hau. Elur baldintza onak daudenean, hau da; nahikoa elur hauts, izei harteko jeitsiera ederrak egin ahal izango ditugu.

WHITEWATER: Azken urteetan sona handia hartzen ari den eski estazio hau Nelsonetik hogeita bat kilotrotara dago. Sonaren gakoa orain dela urte gutxi ireki zuten Glory Ridge teleaulkian eta bertako elur hautsaren kalitatean dago. Eski estazioak izatez ez du eremu oso handirik baina kalitate goreneko elur hautsarekin beharrik ere ez dago.

Whitewater-en mendiko eskia estazioko erremonteak erabiliz egiten da.

KOOTENAY PASS: Trans Canada Highway 3aren pinturik altuen da Kootenay pass. Salmo eta Creston herrien tartean dagoen igarobide honek 1775 metroko garaiera du. Duen garaiera ikusita eski sasoiaren hasieran eta amaieran eskiatu ahal izaten delako da ezaguna. Ibilbide klasikoak: cornice Ridge, badly rocks, the crags.

asulkan-valey3oa-rogers-pss

Kanada aldera eskiatzera joateko hortzak luzatu baldin bazaizkizu, ez ahaztu gure “Luma jkt” berokia motxilan sartzearekin.

Publikazio hontako  informazioa  Zeroazpitik-en lagun eta kolaboratzaile den Aitor Zabartek Kanada-ko Rocky Mountains-era 2016an burututako eski bidaiaren ingurukoa da. Eskerrik asko Aitor.

 

 

 

Share: