MUNDUAN ZEHAR

UTAH. “Western kutsuko eskaladak”

Para leer esta publicación en castellano haz click “aqui”

indiank

img_0711

Indiarren marrazkiak

Indian Creek, bere izenak guztia esaten du, 2000 urtetan zehar Amerikar Indioek  beraien bizilekutzat hartu zuten  Utah-ko ingurumen eder eta majiko hau,  eta oraindik gaur egun beraiek   egindako  marrazkiak  ikusi daitezke bertako areharrizko hormetan, beraz, ez dira izan ez eskalatzaileak ingurumen hau zapaltzen lehenak, sokaz, esparadrapoz eta “friend” ugariz ekipaturiko eskalatzaileen aurretik ibiliak ziren indiarrak ingurumen hontako zirrikitu guztietan zehar.  Bere ametsetako arteka topatuko du eskalatzaileak Indian Creek-en, gozatu edo sufritzeko aukera izango du, horixe bait da Indian Creek-en ezaugarri  nagusiena “fisura”-tan eskalatzeko mundu mailan “meca” bat da. Eta gogoratu, basamortuko gau hotzetarako ez ahaztu Zeroazpitik-en “Luma jkt” lumadun berokia.

indian-creek1

Indian Creek

Apaltasunez hartu beharko ditugu hemengo eskalada bideak, guretzako teknika ezberdin bat da eta lehen egunean belarriak ondo makurtuta jeitsiko gara akanpalekura.  Artekatik igo beharko dugu, ez daukagu beste helduleku edo hankentzako  kokalekurik, enpotratze teknikak erabili beharko ditugu derrigorrez eta egunaren amaierarako leher eginda amaituko dugu. Egokitzapen fase bat beharrezkoa izango dugu, ez dago beste misteriorik, eta behin teknika ezezagun hori ikasitakoan ausardiaz ekingo diozu zure ametsetako arteka horri.

Indian Creek-en 57 sektoretan banatutako 1000 eskalada bide inguru aurkituko ditugu, sektore famatuena supercrack buttres delarik, honez gain beste sektore gomendagarri batzuk, Donely Canyon, Battle of the Bulge, Scarface wall, Reservoir wall… hotzak jotzen duen egunetarako Cat wall eta Optimator wall bero dagoenerako.

supercrack-of-the-desert-5-10

Supercrack of the desert.(5.10) Bide hau, exentrikoekin zabaldu zen 1976an

materiala-rebisatzen

Materialaren egoera aztertzen…

 

pente-5-11

Pente. 5.11-

bia1

Unnamed 5.8

biak3

Tip layback 5.11+

Nola iritsi

Gertuen dagoen aireportu internazionala Salt Lake City hirikoa da, Indian Creek-etik . 5 ordu eta 300 millatara. Beste aukera bat Las Vegas-etik joatea da bizpahiru ordu gehiago gidatu beharko dugu baina hegazkinaren prezioak ikusita merezi dezake bertatik joateak. Gomendagarria da kotxe bat alokatzea, eta bestela kontuz!!! Utah-ko estatuan guztiz debekatuta dago “autoestop” egitea.

bia4

 

 

gerturaketa

sektoreetara gerturaketa..

Erosketak etab..

Indian Creek-en ez dago inolako komertziorik ezta urik ere, azken herrixka Monticello da, gasolindegia eta dendatxoren bat aurkitu dezakegu (garestia), aukera gomendagarriena erosketak eta beharrezko izango ditugun gauza guztiak Moab-en erostea da,  ordubetera.

Ura..

Basamortu guztietan bezela hemen ere ura aurkitzea ez da erreza, errekatxo bat egon arren ez da ur edangarria. Moab-en ura mendiko dendetan bete dezakegu, Gearhead Outdoor store eta Pagan dendetan ain zuzen ere. Canyonlands-eko Visitor Center-en ere aurkituko dugu iturri bat. Lojistika kontuetarako garrantzitsua da ur garrafa kopuru handiez hornitzea.

sutondoan

Sutondoan eta “Luma jkt”. Eskalada egun on bat amaitzeko modu ederra, hurrengo egunerako planak egiteko momentua.

Lotarako, garbitzeko etab..

Akanpatzeko “Campground” delako eremuetara joatea behartuta zaude, akanpada librea guztiz debekatua dago eta. Hainbat Campground aurkituko ditugu baina eskalatzaileek erabiltzen dutena Superbowl campground eta Creek Pasture dira, hauetan partzelako 5$ ordaindu beharko ditugu eta ekipamendu aldetik oso justokoak dira. Campground bakoitzak bere sua eta mahaia daukate.

Basamortuko ur eskasiak, areak, ke usaiak, esparadrapoaren pegamentoak, izerdia…etabarregatik, egun gutxitan txarri txarri eginda egongo garenez erropa garbitzeko eta dutxatzeko lekuak honako hauek dituzue. Moab-en erropa garbitzeko hainbat leku aurkituko ditugu, bat Gearhead Outdoor Store mendiko dendaren ondoan. Dutxatzeko herriko kiroldegian 6$ truke. Hostel merke bat Lazy Lizard daukagu. 11$ truke.

lagun-berriak

lagun berriekin…

eguna-amaitzen

Scarface..eguna amaitzen…

 

 

 

 

egunaren-amaiera

Egunaren amaieran, basamortuko tenperatura nabarmen jeisten denean, materiala jaso eta sutondora joateko momentua da…

 

desertowers

desert-towers

Ilunabarra basamortuan. Desert Towers.

 

Desert Towers , paraje ederra, misteriotsua eta magnetikoa da,  basamortuaren handitasunean sakabanatuta aurkitzen diren dorre hauetan galtzen dira eskalatzailearen begiradak,  ez dira ez dorre handiak, hiruzpalau luzeetako bideak aurkituko ditugu bertan  baina hauek eskalatzerakoan jasoko ditugun bizipenak ahaztezinak izango dira.

 

 

d-towers

The Rectory

Moab, basamortuko herri hau inguratzen dute Desert Towers-ak, ezagunenak agian Castle Valley eta Fishers Towers inguan daude, ondorengo lerroetan ingurumen hontako eskalada bide batzuk proposatuko dizkizuegu.

towers1

North Face route. Castletown Tower.

Castle valey  Hemen hasi zen desertuko eskalada, bide klasiko gehienak hemen daude. Bertara joateko Moabetik 128 errepidea hartu eta Castley Valley-rako bidegurutzea hartu eskubitara ( Moab-etik 30 km tara).Segi 6 km aurreratza eta ezkerretara irtetzen den pista bat hartu,campground-a a pare parean daukazu. Bertan lo egitea doakoa da baiña ezin da surik egin. Eremu hontan Castletown Tower, The Rectory, The Priest edo The Sister Superior Group dorreak dauzkagu eta eskalada bide errepikatuenak Kor-Ingalls Route 5.9+ eta North Face Route 5.11 (Castletown Tower), Fine Jade 5.11a (The Rectory) neurri guztietako artekak jarraitzen duen 4 luzeetako bide ederra, Honeymoon Chimney  5.11a (The Priest), Jah Man 5.10c (Sister Superior Group), inguruko dorre famatuena igotzen duen 5 luzeetako bidea.

North six shooter peak   Indian creek-en bertan dagoen dorre multzo ikusgarria da. Bere ahizpa south six shooter peak da. Sei bide ditu ,agian famatuena Lightning bolts cracks bidea da (5.11 –) Neurri ezberdinetao arteka sistema batetik igotzen da eta amaieran offwdith txiki bat dauka. Klasika bat desertuko dorreetan.

Fisher towers  Bertako bide klasikoena Stolen chimey (5.10) da eta Fishers Towers –etako bide famatuena agian. Bertako eskaladak ez ditu arteka sistemak jarraitzen, ez daude artekak. . Tontorra oso aereoa da.

castletown-towergailur

Zeroazpitik “Luma jkt”. Castletown Tower-igotzeko prestatzen

Amaitzeko, deskantsu egunetarako..  Canyonlands National Parc ikusgarria bixitatzea merezi du, edo eta indiarren aztarnak errepidetik gertu dagoen Newpaper Rock-en adibidez, 2000 urte dituzte arrasto hauek, Freemont, Anasazi, Navajo eta beste indar kultura batzuen aztarnak dira. Moab-etik oso gertu Arches National Parc eta bere areharrizko formazio kapritxosoak  aurkitu ditugu, merezi duen bixita bat da.

“Western” kutsuko paraje hontan eskalada bide ederrak eskalatzeaz gain, indiarren kulturaren inguruan ezagupen berriek aberastuko gaituzte…….

 

arrue-arrietaInformazio guzti hau Zeroazpitik-en lagun eta kolaboratzaile diren Unai Arrieta eta Mikel Arrue Aretxabaletarrak 2016.ko urrian egindako bidaiaren ingurukoa da. Eskerrikasko bikote.

Sua barbakoetarako pizten genuen bakarrik, Luma jkt berokiarekin ez geneukan su beharrik eta… oso beroki arina eta beroa da”…..M.Arrue

Luma jkt, txaketa arina eta beroa, neurri ona arnesetik zintzilik eramateko eta motxilan ere lekua errez egiten zaiona”…..U. Arrieta

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Share:
PREVIOUS POST

OGOÑO "Kantauriko harribitxia"

Posted by -
NEXT POST

Eskia Kanada-n.

Posted by -