Mendia, eskalada, eskia….

OGOÑO “Kantauriko harribitxia”

Ogoñoko lurmuturra, eskaladarako Euskal Herrian eta Kantauri itsasaldean daukagun harribitxi bat dela esan dezakegu, itsasoaren gainean eskalatzeak xarma berezi bat ematen dion eskalada eremu bat da. Kantauri osoan ez dira egongo Ogoñok eskeintzen dituen ezaugarriak batzen dituen horma asko.

laga

Laga-ko hondartzatik atentzioa deitzen du Ogoño-ko hormak

Azken urteetan estilu ezberdinetan zabaldutako bide berri ugari gehitu behar zaizkio horma honi, eta honez gain gaur egun Ogoñoko bide gehienak parabolt “inox” eta kimikoekin ekipaturik aurkitzen dira. Aberasgarria eta esanguratsua  da, Euskal Herriko horma hontan estilu ezberdinetako bideak elkar bizitzen ikasi dutela jakiteak. Tarteka harri edo bloke askaturen bat aurkitu arren, orokorki Ogoñon kalitatezko karehaitz-ean eskalatuko dugu, bide klasiko eta errezenak marra lojikoenak jarraitzen dituzte bertan diedro, tximinea edo arteka ugari aurkituko ditugularik, honez gain, plaka bikainak  eta desplomeren bat edo beste ere aurkituko ditugu.

eskalatzaileak1

Eskalatzaileak “Gaviotas” bidearen hasieran..

egunkarialibre-l2

Kalitatezko haitza Egunkaria Libre bidean. L2 6c+

Ogoñon eskalada garai ezberdinatara egokitua dago, hilabete batzuetara mugatua dagoenez  komenigarria da eskalada garaia errespetatzea, bai bertan bizi diren hegaztien errespeturako eta eskalatzaile guztion onerako. Ogoñon eskalada agintarien begipuntuan dagoenez,  araudia ez errespetatzeak betirako debekua ekarri dezake, norberak ikusi dezala. Praktikoki ia urte osoan eskalatzeko aukera eskeintzen digu araudi honek. Horma nagusienean debekua apirilaren 15 tik uztailaren 15 era mugatzen da bakarrik, hau da, goialdetik hasi eta Errausketarik Ez arte. Hemendik behera eta Kresala bidera arteko horma zatian irailetik abenduaren 15era arte bakarrik eskalatu daiteke.

Kresala bidean gora..

Kresala bidean gora…L4 6a+

iosu-gartzia-l3

Iosu Gartzia L3 6C

nina-koiote-2

Niña Coyote L2 6C+

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Hormara gerturatzeko Elantxobe-ko kanposantu ondoko parking-era iritsi beharko  gara, parking hontan iturri bat aurkituko dugu. Hemendik oinez Nekazal Turismo baserrirantz doan bidea hartuko dugu, 20 minutu inguru ibili ondoren eta Ogoño-ko gailur ingurura heltzen ari garela, ezkerretara doan bidetxur bat aurkituko dugu, hemendik beheruntz abiatuko gara eta “destrepe” batzuk hormaren azpikaldean utziko gaituzte, gero eta aurrerago bidea estutzen doa azkenik amildegian amaituz, “Gaviotas” bidearen parean.

Hemen dituzue Ogoño-ko krokisak, gure erara landu ditugu ahalik eta garbien lagungarri izango direlakoan. Bideen marrak eta graduak gutxigorabeherakoak dira.

Oharra: Amagoia eta Traganarru bideen artetik “Katakrak” 7a+ bidea aurkitzen da.

mailuaaldeaamagoia-aldeagaztezar-aldeabehekaldeaiosugartzia-rapelak

mutata-aldea

 

 

Share:
NEXT POST

UTAH. "Western kutsuko eskaladak"

Posted by -