MUNDUAN ZEHAR Atal hontan Euskal Herri eta Espainiatik kanpo dauden mendigune, eskalada eremu etab...emango ditugu ezagutzera. Zure bidai edo expedizio txiki hori prestatzeko lagungarri izan daitekeen informazio iturri bat izatea dugu helburu.

Alpeetan eskalada proposamenak

Udarako zer egin asmatu ezinean bazabiltzate, hementxe luzatzen dizkizuegu aurtengo udarako eskalada proposamen batzuk,

Alpeek bere handitasunean neurriz apalagoak diren hainbat bat eskalada  eder eskeintzen dizkigu, “ plaissir” delako kategorian kokatuko genituzkeenak, hau da, kalitatezko haitza, konpromezu gutxi eta ekipamendu modernoa daukaten bideak. Ondorengo lerroetan , Alpeetako eremu ezberdinetako kategoria hortako bide batzuk proposatuko dizkizuegu,  zuek ere gozatu ditzazuen.

  1. Aiguille Dibona (Ecrins). Visite obligatoire  350m 6a+
  2. Aiguille de Sialouze  (Ecrins)  Ventre a terre 400m 6a.
  3. Tour Rouge ( Envers,  Chamonix) Le marchand du sable 300m 6a+
  4. 1º Pointe de Nantillons (Envers, Chamonix) Guy Anne L´insolite 400m 6a+
  5. Aiguille de Midi. (Chamonix) Rebuffat-Becket 200m 6a
  6. Grand Capuccin ( Chamonix) Voie des Suisses 350m 6b/A0
  7. El Dorado ( Grimmselpass, Suiza)  Motorhead 500m 6a+

Aiguille Dibona (Ecrins). Visite obligatoire  350m 6a+ (6a oblig)

Ecrins-eko mendimultzoan aurkitzen den orratz zorrotz hau aisi ezaguna da eskalatzaileen artean. Orratz hontako bide gehienak paraboltez ekipatuta aurkitzen dira, horien artean Visite obligatoire bidea, 6a inguruan eta guztiz ekipaturiko 11 luze, gehienbatean plakako eskalada gozagarri bat.

P7090058

Aiguille Dibona

Berarde-ko bailara hartuko dugu abiapuntutzat. Bourg D`Oissans-etik 30 minutura. La Berardera iritsi baino lehenago, Les Etages herrixkan aparkatu eta Soreller aterpera igo beharko dugu, 1200m-ko desnibela, lasai joanda 3 bat ordu beharko ditugu  iristeko. Aterpea hormaren azpian aurkitzen da. Kontutan izan, orratz hau gero eta gorago estuagoa dela eta goian bide guztiak topo egiten dutela, jende pilaketak gertatzea posible da eta horrekin batera eskalada denbora luzatzea.

Bestalde La Berardeko bailarak 400m arteko granitoan ekipaturiko bide ugari eskeintzen dizkigu, eta Meije mendiaren hegoaldeko horma eskalatzeko abiapuntua ere ba da.
Bertan lo egiteko aparkaleku handi bat dago, Giden bulegoa, taberna ta dendatxo pare bat ere aurkituko ditugu La Berarden. Mendi jarduera ezberdin asko egiteko aukera eskeintzen duen eremua da.

visite obligatoireok

 Aiguille de Sialouze  (Ecrins)  Ventre a terre 400m 6a.

Ez da oso ezaguna orratz hau, baina bisita bat merezi duen horma ederra da. Kalitatezko granitoa Ecrins mendi multzoaren barrenetan. Aipatzen dugun bidea Visite Obligatoiren kalibre berberean kokatuko genuke nahiz eta urrunxeago eta altuago egon. Bide ekipatua, pasarte ederrak, inguru basatia, glaziarra…..zapore onarekin utziko zaituen bidea da «Ventre a terre», guztiz gomendatzen dugun horma. Kranpoiak eta pioleta beharrezkoak izango ditugu hormara hurbiltzeko. Jeisteko rapelez bide bertatik.
Nola iritsi: Sele aterpea, Ailefroidetik 3 ordura. Aterpetik ordu t`erdiko gerturaketa Sialouzeko orratzera.
Ailefroideko bailaran 400 m arteko bide ekipatu dexente aurkituko ditugu, onez gain, alpinismo ona egiteko aukera bikainak eskeintzen ditu Ecrins-etako eremu onek, besteak beste Barre des Ecrins-en Pilier Sud edo Pic Sans Nom-eko ipar horma.

aiguille de sialouze topo.   ventre a terr

Tour Rouge ( Envers,  Chamonix) Le marchand du sable 300m 6a+

Envers-eko aterpea inguratzen duten horma eta orratzek jolas eremu bikain bat osatzen dute eskalatzaileendako, aterpetik gertu hainbat bide eder aurkitu bait ditzazkegu. Envers paradisu bat da.” Le marchand du sable” dugu hoietako bide bat, bere graduan eskalatu beharrekoa eta diedro eta plaka bikainez osaturiko bidea. Diedro eta fisurak garbi aurkituko ditugu, plakak berriz paraboltekin. Jeitsiera rapelez bide berberetik. Kranpoiak edo pioleta beharrezko izango ditugu gerturatzeko .

P7190724

Envers-eko aterpea, granitozko hainbat hormaz inguratuta…

Nola iritsi: Chamonix-en Montenvers-eko tren kremallera hartu, ondoren Mer de Glace glaziarrera jeitsi eta segi glaziarrean barrena, argi ibili glaziarrearen eskuinaldeko arroketan dagoen gezi bat ikusteko, gezi honek Envers aterperako bidea seinalatzen digu eta. Guztira 3 ordu.

P7160014

«Le marchand du sable» bidearen erdialdean..

P7170698

marchand007P7170696

1º Pointe de Nantillons (Envers, Chamonix) Guy Anne L´insolite 400m 6a+

Arnaud Petitek bere “ Les plus belles escalades de Europe” liburuko selekzioan bide hau gomendatzen du eta egia esan  bide  oso polita da. 2. eta 3. luzeak  dira politenak, fisura athletiko baten ondoren  beste fisura diagonal bat, anbiente monolitikoa eta autoprotekzioa. Luze hauek eta gero bidea lasaitu egiten da eta eskalada gozagarri baten bihurtzen da pasarte oso politekin. Jeitsiera rapelez bide berberetik.

P7170687   guy anne0015

Aiguille de Midi. (Chamonix) Rebuffat-Becket 200m 6a

Valle Blanch-en eskalatzea zentsuendako plazer hutsa da. Goimendian eskalatzearen sentsasioak biziki sentitzen bait dira. Valle Blancheko hormetan estetikak eta koloreek bat egiten dute.
Rebuffat-Bequet bidea Alpeetako superklasika bat dela esango genuke, harribitxi bat eta inguruan aurkitu dezakegunaren adierazgarri. Bide azkarra eta guztiz gomendagarria. Aipamen gisa bide hau eskalatzeak estrategia edo logistika pixkat eskatzen du, …….hori zuen kabu.
Jeisteko Contamine bidetik rapelez, edo bidea amaitutakoan telesferiko aldera . (botak, kranpoiak??)
Nola iritsi- Aiguille de Midi-ko teleferikoa hartu Chamonix-en eta tuneletan zehar jarraitu Ref de Cosmiques kartelak. Tunela utzi ta bapatean goi mendiko elur arista baten aurkituko gara, segi arista eta jeitsi Valle Blanche-ra, jeitsi bezain pronto horma gure eskuinaldean ikusiko dugu. 30minutu.

IMG_3402

Rebuffat-Becket bidean…

rebuffattopo

Aiguille du Midi

Aiguille du Midi abuztuan…

 Grand Capuccin (Chamonix) Les Suisses 350m 6b/A0

 Grand Capuccin, Valle Blancheko Combe Maudit eremuan kokatzen den “misil” ikusgarri honen gailurrera iristeko “Les Suisses” bidea da proposatzen duguna. Eskalatzaileen artean oso famatua den granitozko orratz hau eskalatzeko bide errazena da “Les Suisses”.

Torinotik gerturatzen

.Hormaren ezkerraldean kokatzen da bidea, bidera sartzeko korredore batetatik igo beharko gara diedro nabarmen handiaren azpikaldean dagoen zokalora iritsi arte. Kranpoiak eta pioletak hemen utziko ditugu, haitz eskaxeko zokaloan bizpahiru luze eskalatu ostean diedro handiaren azpikaldera iritsiko gara. Hemendik gailurrera giro alpino ezinhobean Grand Capuccineko granito bikainaz gozatuko dugu.

Gerturaketa azkarrena eta erosoena Torino aterpetik egiten dena da, Cormayeur herrititik teleferikoz Torino aterpera iritsiz. Aiguille de Midi edo Cosmiques aterpetik  ere joateko aukera dago baina  ibilaldi luzeagoa eta glaziarrean arretarekin joatekoa da.

El Dorado ( Grimmselpass, Suiza)  Motorhead 500m 6a+

Grimmselpass Chamonix-etik 3 ordutara dagoen eta 2000m ingurutara aurkitzen den portu bat da. Granitoaren paradisu txiki bat dugu Grimmselpass, nonahi ikusi ditzakegu granitozko plaka leunak. El Dorado dugu eremu hontako horma garrantzitsuena eta Motorhead bide klasiko estimatuenetariko bat. Azpikaldean diedro politak eskalatuko ditugu aderentziako pasarte obligatuekin eta goikaldean gehienbat aderentziako plakak.
Hormara iristeko urtegiko presa gurutzatu eta bidetxurra jarraitu hormara iritsi arte. 2 ordu gutxi gora behera. Bidearen sarrera topatzeko zapai handi bat hartu erreferentzia bezela.
Jeisteko: bide amaieran ekialderuntz doan bidetxurrak horma azpiraino eramango gaitu.

eldoradon.. Eldoradoko aderentziak…

Motorhead-eko diedro perfektuak…

motorheadtopo

Motorhead bideko diedroetan gora…

 

Share:
PREVIOUS POST

Ana Zamorano

Posted by -