MUNDUAN ZEHAR Atal hontan Euskal Herri eta Espainiatik kanpo dauden mendigune, eskalada eremu etab...emango ditugu ezagutzera. Zure bidai edo expedizio txiki hori prestatzeko lagungarri izan daitekeen informazio iturri bat izatea dugu helburu.

Tsaranoro. Madagaskarreko hormatzarrak…

Tsara eta Noro, Bara erregearen bi alabak  hormatzarren oinetan aurkitzen den baso sakratuan Tana erregearen soldaduengatik erahilak izan ziren ….hortik datorkio bailara honi bere izena ….Tsaranoro.

Madagaskar irlaren erdialdean aurkitzen den bailara hau Afrikako Yosemitea bezala ezagutzen da, Afrikako granitozko hormatzar garaienak bertan aurkitzen bait dira. Tsaranoron ordea ez dago erreskate talde edo helikopterorik, ez turisten bullarik  eta  bertako hormatzarretan eskalatzean bakardade sentsasioa nabarmen sentituko dugu . Horma ikusgarri hauen oinetan  buztiñezko etxez osatutako hainbat herrixka batzen dira eta abeltzantza eta nekazaritzatik bizi diren biztanle apal eta xumeek ez digute inoiz irrifar bat ukatuko.

P8180411

Tsaranoroko hormak. Ezkerretik hasita Vatobarindry, Tsaranoro, Karanbony eta Lemur wall…

Eskaladari dagokionez 80. Hamarkadan, bailara ezagutzera eman zuen lehen eskalatzailea Tony Howard Britaniarra izan zen baina Tsaranoro-ko lehen eskalada bidea ez zen 1995.urterarte zabalduko, Kurt Albert eta Bern Arnold handiek zabaldutako “ Rainboto”( 450m 7b+) izan zen ingurumen hau inauguratu zuena. 1996.ean “Gondwanaland” (800m 7c) zabalduko zen Tsaranoro Be horma ikusgarriaren erdi erditik. Poliki poliki hurrengo urteetan bide berriak gehituko dira hormatzar hauetan, praktikoki gehienak era eta estilu berdinean, hau da, librean eta paraboltez ekipatzen, haitzak ez bait du era garbian babesteko aukera handirik ematen….batzuk aipatzearren ”Mai Piu Cossi 700m 8a+” “Mora Mora 700m 8b” Bravo les filles 600 8b” “Vazimba 800m 7a” “Norspace 800m 7a” “Out o Africa 650m 7a+” .

tsaranorobe

Tsaranoro eta bere 800m-ko hormatzarra..

Eskalada bide handiak alde batera utziz, neurriz  eta zailtasunez apalagoak diren horma eta bide sorta bat ere eskeiniko digu Tsaranoroko bailarak, eta “bloque” zaleentzat ehundaka aukera. Eskalada bide hauek “Alien 500m 6a+” “Pectorine 200m 6a+” “Tsarandonga 200m 7a”, “Bo-catta 300m 6b”,  “La croix du sud 300m 6a+”, “Plaissir des Guides Suisses 180m 6c+”.

Hurrengo lerroetan Tsaranoro-ra hurbiltzen den eskalatzailearentzat  eskalada bide klasikoenak zeintzuk diren azaltzen ditugu,.

.Lemur Wall
-300m inguruko pareta beltza, eskalada regletaduna kalitate bikaineko haitzean  eta ekipaturiko hainbat bideekin.
Pectorine– 300m 6b+ (6a+ obl). Bide klasikoa , seguruak aldenduta dauzkan arren  luze onak eskalatzen dira plaka ilunetan zehar. Tsarandonga-300m 7a (6b+ obl). Pectorine ondoan kokatuta, ondo ekipatuta aurkitzen den bidea.
Le Plaissir des Guides Suisses-200m 6b+ (6b obl). Bide motza, polita eta ondo ekipatuta, lasai eta burua erre gabe egiteko bide bat.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Lemur Wall

Beste hainbat aukera eskeintzen ditu horma honek, baiña eskalada exijenteagoak eta konprometituagoak dira ( Ebola, Black Magic woman…)

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Pectorine bidean. Lemur Wall.

Le Plaissir des guides suisses

Karanbony
– Atentzioa deitzen duen horma berdexka. Artifizialeko eta libreko bide zailak eta serioak ditu, baña bere gailurrera iristeko bailarako bide klasikoena eta ekipatuena dauka

Alien-500m 6b (6ª obl). Aderentzian hasi eta regletaz jositako horma zeharkatzen duen bidea. Polita, azkarra eta ondo ekipatutako bidea, bailarako lehen bide bezala hartzeko oso egokia.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Karanbony

Vatobarindry

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Vatobarindry eta bere 300 metrotako horma..

Tsaranoroko multzoan aldenduen dagoen 300m-ko horma, inguru zabal eta zoragarri batean aderentzia eskaladak batzen dituen domoa.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Vatobarindry-ko Bo-Catta bidean gora..

Bo-catta-300m 6b+ (6b obl). Aderentzia eskalada seguru justuekin. Eskalada interesgarria eta karakterduna, bidea ondo irakurriz joatekoa.
Guk bide hau berria zelako aukeratu genuen, baña horma hontako bide klasikoena “Croix del Sud” da. Jeitsiera bide beretik rapelatzen egingo dugu.

Tsaranoro
800 metrotaraiñoko hormatzarra, ez dauka bide errezik. Bide gogorrak, obligatuak eta expuestoak. Eskalatzaile gehienentzat horma oso mugatua da  baiña bada eskalatu daitekeen bide bat.
Out of Africa– 610m 7a (6c obl).
. Tsaranoroko bide famatuena eta hormatzar hontan gehien errepikatzen den bidea. Lehen 3 luzeak aderentzia expuestoan egin eta gero horma tente jartzen da, eta hainbat luze zail ditu. Expuestoa ez izan arren txapa hanketatik behera metro batzuk utzita ondo estutu beharra izango dugu . Oso eskalada ona, anbientea, patioa…maila hortan dabillenak 8 ordu inguru beharko ditu bidea egiteko. Ez da bide erreza.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Bailarako erregina. Tsaranoro eta bere 800 metrotako hormatzarra.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Bidearen hasiera 600m beherago. Out of Africa bidean..

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Out of Africa (650m 7a+) bidean..

Pic Dondy

1000m-ko bideak dituen horma. Abentura bideak gradu errezean eta bide berriak zabaltzeko aukera pilloa dituena. Camp-Catta-tik ikusten da horma baina urrun xamar dago. Gaur egun pare bat bidek zeharkatzen dute horma hau.
-Tatto-tattoo- 1000m 6a. R guztiak ekipaturik eta luzeak garbi. 7 seguru 1000m-tan.

Tsaranoro bidean, Ambalavao inguruan eskalada bide berriak zabaltzeko neurri oneko pareta pilloa daude. Camp-Catta inguruan bloke pilloa ere bai.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Pic Dondy

 

 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Herrixka bat Tsaranoro bidean..

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Garaia
Gure uda da garairik hobeena Madagaskarreko negua. Abuztuan egunak 12 ordu argi ditu eta eguraldi egonkorra egiten du. Mendian haizetxoa egiten du, eguzkitan gustora egongo garen arren itzala sartzean freskoru egiten du.
.
BARNE MUGIMENDUAK
Irlan zehar mugitzeko pazientzia dexente behar da, eta distantziak egitea gu ohituta gauden denboraren bikoitza izan daiteke, bi aukera ditugu.
1-Taxi Brouse
Estazioetan denbora dexente itxaron behar,  furgoneta baten 14 pertsonak bidaiatzen dute, furgoneta ez bada betetzen ez da abiatzen, beraz presa izanez gero hutsik dauden plazak ordaintzea da aukera bat.
Bidai motzetarako erabiliko genuke, bidai luzeak astunak eta deserosoak izaten dira. Erosoago joateko 2 pertsonandako 4 plaza erosi eta kitto. Aukera merkeena da.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Tsaranoro bailarako biztanleak..

2-Taxia
. Aukera erosoena seguroena, eta gareztiena. Edozein lekutan beti dago norbait taxi lanak egiteko, hoteletan etab…Taxibrousen baino azkarrago iristen zara lekuetara. 4 lagun inguruko taldean joanez gero aukera ona da.

P8210679

Lemur

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Herrixka bat Tsaranoroko bailaran..

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Eliza

Antanarivo 
– Antanarivo aireportuan bisatuak 60e
– Taxi “4 latas” aireportutik Antanarivora-27000 ariari (12e)
– Antanarivon “ Hotel Sakamanga”zentroan, gaua 15€ 2 pertsona, afaltzea ez da gareztia. Internet, etab…ondo dago, gomendagarria da.
Hotelean “ Frederik” gatik galdetu eta berarekin Furgoneta+txofer alokairua negoziatu Fianarantsoara, guk 175€ ordaintzen ditugu.

Antanarivo.Fianarantsoa

Antanarivo-Fianarantsoa 9 orduko bidaia.
Fianarantsoan Cotsoyannis hotelean pasatu genuen gaua, 20€. Afaldu oso ondo eta prezio onean.
Fianarantsoatik Tsaranoro aldera joateko hainbat aukera.
1-Camp Catta-kin kontaktuan jarri eta beraiek etorriko dira gure billa Fianarantsoara edo Vohitsaoka-ra.
-Fianarantsoa-CampCatta- …..150000ariary (60€) Gomendagarriena CampCatta koekin hitzegitea eta Fianarantsoatik beraiekin joatea.
Janaria latak etab..Fianarantsoan erosi Supermerkatu baten eta barazkiak Ambalavaoko merkatuan. Vohitsaokan merkatua larunbatero (2 ordu oinez edo 20€ taxi-an  Camp-Catta-tik)
Tsaranoro bailaran janaria erosteko larri ibiliko gara, basikoena bakarrik, beraz kontuz!! Eraman janaria beldurrik gabe eta a!! gasa lortzeko zaila dago, hoberena gasolinadun hornilloak.

Bailaran hainbat akanpaleku daude, hormetatik hurbillen dagoen Camp-Catta da eskalatzaileak erabiltzen dutena.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

CampCattan Bungalows-ak eta dendak alokatu ditzakegu beraz ez daukagu derrigorrez kanping denda eraman beharrik, Taberna eta Jatetxea ere ba dauzka eta horretaz gain, trekking eta eskaladaren inguruko krokis eta informazioa.
Prezioak
-Denda ekipatua, (koltxoia+izara+manta) 2 pertsonantzat……10€
-Gozaldu (kafesnea+zumoa+ogia +manterilla+mermelada+fruta….3€
-Afaldu (gauza onak baña razio justo samarrak)……………………12€

Norberak bere denda eraman eta jartzeko aukera ere ba dago.

Irlaren iparraldeko irlatxoetan deportibarako leku interesgarri eta paradisiakoak daude.

www.campcatta.com- Tsaranoroko informazio ugari eta krokis guztiak.
www.onaclimb.com- Tsaranorori buruzko dosierra. Informazio ona eta hainbat krokis.

Hotelak-
Antanarivo- Hotel Sakamanga
Fianarantsoa- Hotel Cotsoyannis
Antsirabé- Hotel Green Park

P8220762

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Zebuak

OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Irlaren iparraldean Diego Suarez hiriburuaren inguruan  kirol eskalada egiteko leku gehiago ditugu, hoien artean Nosy Hara irla paradisiakoa. Tsaranoroko hormatzarretan pasatako  tentsioak baretuko zaizkigu Indikoan galdutako irlatxo hontan eta bidaiari amaiera emateko leku ahaztezina da.

 

 

apple-icon-60x60

 

 

 

 

Share:
PREVIOUS POST

Luma jkt 2017/2018.

Posted by -