MUNDUAN ZEHAR Atal hontan Euskal Herri eta Espainiatik kanpo dauden mendigune, eskalada eremu etab...emango ditugu ezagutzera. Zure bidai edo expedizio txiki hori prestatzeko lagungarri izan daitekeen informazio iturri bat izatea dugu helburu.

ARGENTINA……elur hautsaren billa

Aurtengo neguan elur eta eski gosea asetu ez duenari eskeintzen diogu publikazio berri hau, eski garaia amaitzear dago baina mundu zabalean ba dira oraindik eta oraintxe, negua itxaroten ari diren lurraldeak…..beraz diru pixkat aurreratuta izanez gero eta eskiatzeko griña bizi bizi izanez gero  gure uda garaian eskiatzeko Argentina duzu aukera eder bat.

kalitate handiko elur hautsaren aldeko hautua egin genuen

0a

INFORMAZIO OROKORRA

gauchoak

Gautxoak

Hego ameriketara eskiko bidai bat egin nahi izanez gero bi destinu nagusituko dira: Txile eta Argentina. Bi lurralde hauetatik bat hautatzeko irizpide ezberdinak egon daitezke (bidaia berdinean bi herrialdeetan eskiatzea ere posible da, ohikoa izan ez arren). Jende asko Txile hegoaldean dauden sumendietan mendiko eskia praktikatzera joan izan da sarri azken urteotan. Guk aldiz (eztabaida luzeen ondoren, noski) kalitate handiko elur hautsaren aldeko hautua egin genuen. Elur hauts hau Mendoza probintziako klima lehorraren ondorion Argentinako andeetan aurkitu ohi da. Hautu honek ere badu bere aurkako argudio ukaezin bat; Mendozako probintzian Txilen nahiz Argentinako beste toki batzuetan baino prezipitazio gutxiago egiten duela. Normalki andeetan ozeano pazifikotik sartzen bait dira fronte hotz eta prezipitazio guztiak, hots; Txilen askoz elur gehiago egiten du. Baina elurrarekin batera eguraldi txarreko egunak ere gehiago izaten dira.

Arestian aipatutako hautuari jarraituz, Argentinako Mendoza hirira joan ginen. Bertara iristeko bi hegaldi ezberdin hartu genituen, lehena Madrid-etik Santiago de Chile-ra eta bigarrena Santiago-tik Mendoza-ra. Mendoza-n auto bat alokatu genuen bidai osorako (garaiz alokatu beharreko zerbait).

Horrela hurrengo hiru destinu proposatzen dizkizuegu Argentinan barrena mendiko eskia praktikatzeko.

LAS LEÑAS

las leñas inguruak

Mendozako probintzian dagoen eski estazio bat da Las Leñas. Probintziako klima lehorraren ondorioz elur hautsaren kalitate haundikoa da, eta oso ezaguna. Eski estazioa eta bere inguruak jabego pribatukoak dira, beraz mendi eskiko edozein jarduera egin aurretik eta ondoren segurtasun ofizinatik pasatzea beharrezkoa da. Bertan datu pertsonalen eta egin beharreko jardueraren informazioa eman behar da, segurtasuneko pertsonalaren oniritzia beharrezkoa da edozein jarduera burutzeko.

el soldadora bidean2 (las leñas)

El Soldado-ra bidean…

 Inguru hauetan mendiko eskia praktikatzeko aukerak mugagabeak dira, betiere elurraren baldintzak onak direnean. Kontuan izan behar da inguru honetan mendi asko 4000 metrotik gorakoak direla, beraz igoera asko dirudiena baino luzeagoak dira. Igoera klasikoenak Cerro Torrecillas eta El Soldado dira.

torrecilasera bidean(las leñas)

 

Ostatua hartzearen ingurua aipatu eski estazioan oso garestia dela. Kilometro batzuk beherago Los Molles herrian prezio egokiagoko aukera ezberdinak daude.

 

BARILOCHE

Argentinan eskiatzeko toki ezagun bat badago hori Bariloche da. Bertan Cerro Catedral eski estazioa aurkitzen da, seguraski hego ameriketako eski estaziorik ezagunena.

bariloche inguruakfrey inguruak (bariloche)

Bariloche inguruan makina bat toki daude mendiko eskia praktikatzeko. Guk Frey aterpetxera joatea gomendatuko dizuegu. Hau bait da mendiko eskia egiteko inguru hauetan dagoen tokirik ezagunena. Aterpetxe hau granitozko orratzez inguratua aurkitzen da, udaran eskalatzaileentzako er destinu ezaguna da. Bertara iristeko hamar kilometroko ibilbidea dagi Cerro Catedral eski estaziotik. Eskiatzeko aterpetxearen inguruan dauden horratz tarteko kanal eta maldetan hiru-lau eski jardunaldi egiteko aukera paregabeak daude. Aterpetxean guardak daude urte guztian zehar.

elur hautsa2

elur hautsaz gozatzen…

Bariloche herrian mota guztietako ostatuak aurkitu ditzazkezue.

CAVIAHUE

caviahueko herria

Caviahue

Caviahue Neuquen probintzian aurkitzen den herri txiki bat da. Txilerekin muga egiten duen herritxo hau araukaria zuhaitzez inguratua dago eta itzalitako sumendi baten gainean kokatzen da. Herriaren atzekaldean dagoen Copahue sumendia da bertako irudi ezanguratsuena. Urtean bost hilabetez elurrez estalia izaten da Caviahue, honela elur urte txarretan ere eskiatu ahal izaten da. Herritxo honek ere eski estazio bat du pare bat kilometrotara.

Mendiko eskirako aukerarik onenak Copahue sumendia eta herriaren inguruan dauden beste mendiak dira. Eskiatzaile ausartagoentzako El Copon gainaren jeitsiera.

caviahueko herria atzean1

ba goaz…

caviahue inguruak 3

Ostatua hartzeko aukera ezberdin asko daude herrian bertan.

Informazio guzti hau gure bizipenetan jasotako ondorioetan oinarritzen da, beraz subjetiboa da. Horregtik bidaia baterako informazio erabilgarria izango delakoan aurkezten dizuegu.

textua eta argazkiak: Aitor Zabarte, Jon Sasigain.

 

Share:
NEXT POST

YOSEMITE

Posted by -