MUNDUAN ZEHAR Atal hontan Euskal Herri eta Espainiatik kanpo dauden mendigune, eskalada eremu etab...emango ditugu ezagutzera. Zure bidai edo expedizio txiki hori prestatzeko lagungarri izan daitekeen informazio iturri bat izatea dugu helburu.

BUGABOOS. Eskalada bidaia Kanada-ra.

 

Kanadako British Columbian kokatzen dira Bugaboos-etako granitozko orratz erraldoiak, era guztietako eskaladak eskeintzen dizkigun eremu ikusgarria da, granitoaren paradisu bat, baina bere klimatologia gogor eta aldakorrak konpromezu haundi samarra eskatzen du, abentura gosea duten eskalatzaileak asetzeko sortuak dira Bugaboos-ak…….

Oraingo honetan eskalada bidai interesgarri bat proposatuko dizuegu, uda garaian Yosemite-ko eskalatzaileak destinutzat hartzen duten jolas eremua, pobreen Patagonia bezala izendatzen dutena.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

NOLA IRITSI.
 Hegazkinez Calgary-ra, bertan kotxea alokatu, http://www.rentawreckcalgary.ca/. Azken herrixka Brisco izango da, Calgary-tik 4 ordura. Briscon pista batek (50 km) ingurumen basati batetan zehar aparkalekura eramango gaitu, bertan kotxearen azpikaldea sare metaliko batekin babestu beharko dugu, puercospin delako animaliek kotxearen azpikaldeak ez izorratzeko. Erosketak hobeena Calgary-n edo Banff inguruan egitea da nahiz eta Briscon dendatxoren bat aurkitu.

parking

Parking-a

Brisco.

Brisco. Pista hartu baino lehenagoko azken supermerkatua.

Aparkalekutik Aplebee dome akanpalekura abiatuko gara (3,45 ordu), edo nahi izanez gero Conrad Kain Hutte aterpera (3 ordu). Applebee da base bezala erabiltzen den akanpalekua, leku ederra Crescent glaziarraren alboan, Bugaboo Spire, Snowpatch Spire eta Crescent Spirearen oinetan. Urrunean Howsers Towers-en gailurrak ageri dira.

Aplebee Camp ingurua, Snowpatch eta urrunean Howsers Towers.

HORMAK ETA BIDEAK
Snowpatch Spire 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Snowpath, ekialdeko 700 m-ko horma egunsentian.

 Snowpatch orratz dotorea, era guztietako eskaladak eskeintzen dizkiguna.
Ekialdeko horma: Crescent glaziarrean kokaturik eta akanpalekutik ederki asko ikusten den 700m-ko horma. Big Wall estiloko bideak aurkituko ditugu bertan, libre gogorra eta A4 arteko bideak. Aukera klasikoena Beckey-Matter route 6b/A2, pare bat egunetan eskalatzekoa. Deus ex Machina 6b/A3 beste aukera interesgarri bat eta artifoaren maixuentzat Tom Eagan memorial route A4, hormaren eskuinaldeko aldean. Bibak materiala eraman beharreko bideak dira.

snowpatch-south

Snowpatch. Hegoaldeko 700 m-ko horma.

 

 Hegoaldeko horma: Beste hormatzar bat, 700 m inguru eta Big Wall erako bide pare bat. South face route da errepikatzen dena 6b/A3.
Ipar horma: Bugaboosetako bide klasiko eta errepikatuenetarikoa aurkitzen da horma hontan. Sunshine crack. 500m inguru eta 6c arteko zailtasunekin, tamaña guztietako artekak, off witch ak barne..
Billerak paraboltez ekipatuta daudenez  jeitsiera bide berberetik egiten da. Bide gomendagarria.

 

Mendebaldeko horma: Vowell glaziarrera igo beharko gara 400m-ko horma  hontan eskalatzeko, Krauss-McArthy 400m 6a da gehien errepikatzen den bidea. Gailurretik jeisteko erabiltzen den bidea denez billerak paraboltez ekipaturik dauzka

uda garaian Yosemite-ko eskalatzaileak destinutzat hartzen duten jolas eremua, pobreen Patagonia bezala izendatzen dutena.

BUGABOO SPIRE
Inguruari izena ematen dion orratza. Bere iparaldeko hormak haitz eskaxa duela diote, ekialdeko horma erakargarria dauka baina ez omen du jende askok bertan eskalatzen. Gailurrerako bidea NE ridge da, 600m  gehienez V+. mailako eskalada gozagarria. Jeitsiera Kain bidetik, luzea eta astuna egiten dena.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Fotograma grabado 10

Bugaboo Spire North Ridge bidean

Bugaboo Spirearen gailurrean

 

PIGEON SPIRE
Vowel glaziarrean aurkitzen da orratz hau, normalki eskalatzaileen helburuetatik kanpo gelditzen da nahiz eta ekialdean 400m-ko horma polit bat eduki.

pigeon

Pigeon Spire, Bowel glaziarrean…

HOWSERS TOWERS

 Bugaboos-ei ospea eta nortasuna ematen dioten orratz multzoa da , Aplebee dome akanpalekutik urrunen dauden hormatzarrak dira eta bertara iristeko gutxienez 4 orduko ibilaldia daukagu. Snowpatch eta Bugaboo Spirearen arteko lepora doan korredorea igo beharko dugu, Vowell glaziarrean barneratu eta East Creek delako akanpalekura iritsiko gara, Minaret eta South Tower-en oinetara.
Minaret, South Tower, Central Tower eta North Tower dira Howsers Towers-en dauden dorreak, 600 m-tik 1000m arterako horma bertikalak, espoloiak etab aurkituko ditugu bertan. Ingurumen ikaragarria, aldendua eta Bugaboosetako eguraldi aldakorrak lehenen zigortzen dituen orratz multzoa.

Howsers South Tower.

Howsers Towersen tontorrak… Ezkerretik hasita Central Tower, South Tower eta Minaret

Minaret: Granitozko gezi liluragarria, benetan ederra. Diedro perfektu eta luzeez jositako 600m inguruko horma polita. Big Wall estiloko bideak aurkitzen dira bertan, edo liberatutako bide gogorrak. Gerturaketa eta egin beharreko porteoagatik ez balitz…..

South Tower eta Minaret

South Tower: Ipar Ameriketako eskalada bide klasiko ederrenetarikoa omen dena aurkitzen da bertan. 900m 6b inguruko Beckey-Choinard bidea. 900m tan, hainbat diedro eta arteka eskalatuko ditugu, zailena goi aldean aurkituko dugularik, 250m-tako » headwall» deituriko horma, batzuetan buztita eta izoztuta aurkitzen dena, ondoren terrenu mixtoan gailurrera. Oso ekipamendu gutxi eta billera gehienak desekipaturik dituen bidea, kontutan hartzeko datuak.

Gailurretik ipar aldera rapelatu beharko dugu rapel linea berri batetik. 11 rapel dira, eta ondo asmatu lehen rapelarekin. jeitsiera.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Beckey-Chouinard bidearen erdialdean, headwall bidean…

Headwall, Beckey-Chouinard bidearen goialdean, luze zailenak aurkituko ditugu bertan eta gure kasuan buztitako eta izoztutako artekak …

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Central Tower: 600m inguruko horma bertikala, bide exijenteak aurkituko ditugu bertan.

Eskalatzaileak Howser Central Tower-en

North Tower: Aldenduen aurkitzen den 1000m baino gehiagoko hormatzarra. Hormatzar hortan norbait ikustea zaila izango da, baina bertara doazen eskalatzaileen helburu klasikoena » All along the watchtowers» bidea da,
Ipar Ameriketako Big Wall estiluko bide estimatuenetariko bat, 32 soka luze, 6b/A2 edo librean 7a arteko zailtasunak dituena. Horma gainditzeko egun batzuetako jarduera beharko da, duen kokapenagatik eta dimentsioagatik logistika on bat ezinbestekoa izan beharko da. ZUEN ZAI DAGO!!

Howsers

Howsers Towers.

Inguru hortan eguraldi txarra sartzen denean Squamish daukagu aukera on bat, Vancouver-etik 60 km-ra. Kirol eskaladarako Skaha omen da leku onenetariko bat, Lake Louis ere bai,  eta amaitzeko Banff inguruan eskalatzeko horma ugari omen dago, baina hori beste bidai bat da. gehiago

 

Ade eta Biejo Crescent glaziarrean.

 

Informazio hau Iñaki Arenaza  eta Ibon Santos-ek Bugaboos-tara  egindako bidaiarena da.

Share: